Berdura plaza
FITXA
Izena: Berdura plaza
Herria: Tolosa
Eskualde: Tolosaldea
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Merkatua
Tipologia Zehatza: Merkatuak eta kooperatibak
Mendea: XIX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Beste Mendeak: XX
Estiloa: Modernista
Eraikintza Data: 1899
Autorea: Juan Alejandro Mujika
Oso pabiloi ederra da bere lerro lirain eta argitsuekin. oinplano angeluzuzena du, erpinak kakotuta dituela. Hamalau zutabe galdatu fin dauzka eta ez dago itxiturarik. Estalkia, polanceau erako burdinazko zertxa finen gainean tinkatuta, isuri bikoa da, kristalezkoa. Zorua baldosaz hornituta dago eta estalki gardenetik eta alboetako zutabeen arteko burdinazko hagatxoetatik zintzilik dauden faroetatik sartzen da argia barrura.
Zutabe eta zertxen hauskortasunak eta lerroen zehaztasunak eraikinaren itxura modernista nabarmentzen dute. Zutabe estilizatuek, eraztun ugarirekin, fustea zatituta ageri dute, eta kapitelak lore motiboz eta kaxa molduratuz apainduta daude.
Datu historikoak:
1844. urteaz gero, barazki merkatua egiten zen plaza nola edo hala estali egin behar zela esanez ari zen jendea, baina bestelako iritzirik bazuenik ere bazen herritarren artean, eta gauzak atzeratu egin ziren, harik eta 1899-1900 urteetan Juan Alejandro Mujika arkitektoaren proiektuaren arabera "El pabellón para el Mercado de la Plaza de Verduras" eraiki zen arte. 1917an, Nicolas Jaimeren proiektua kontuan izanez, berritze eta konponketa lanak egin zituzten, eta 1922an, estalkia berriztatu zen.