Beasaingo merkatua
FITXA
Izena: Beasaingo merkatua
Herria: Beasain
Auzotegi: Kale nagusia
Eskualde: Goierri
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Merkatua
Tipologia Zehatza: Merkatuak eta kooperatibak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Eklektikoa
Eraikintza Data: 1912
Autorea: Gillermo Eizagirre
Oinplano trapezoidala du eraikinak, eta Udaletxeko plazaren eta Kale Nagusiaren tartean dagoen desnibela aprobetxatzen du, hau da, merkatuaren zola kale horren maila berean dago eta sabaia Udaletxeko plazaren zola da. Hori dela eta, plazako musika kioskoaren oinarritik sartzen da argia merkatu barrura.
Merkatua betoizko pilareen gainean dago; pilareek ertzak alakatuta dauzkate eta zutabeak motibo erraboildunez apainduta ageri dira, eta horietan bermatuta dago linterna . Hormak manposteriazkoak dira eta zorua betoizkoa. Merkatuan Kale Nagusiko arkupetik edota Udaletxeko plazan dagoen betoizko eskaileratik sartzen da. Eskailera horrek burdinazko baranda dauka.
Fatxada nagusia horiz pintatuta dago eta pilareek azpian harroina dute eta, horrez gainera, kapitel apaindua loreekin; lore horiek arkitrabean ere ageri dira. Burdin forjatuzko karelak girlandaz apainduta ageri dira. Barruan linterna edo kioskoaren oinarriari eusten dioten zutabeak nabarmentzen dira, kapitel erraboildunekin apainduta.
Datu historikoak:
Merkatua 1912an eraiki zen, Guillermo Eizagirreren proiektuaren arabera; geroago, 1924an, handitu egin zen, eta orduan ere Eizagirrek agindutakoaren arabera egin zen.