Portuko obretako batzarraren bulegoak
FITXA
Izena: Portuko obretako batzarraren bulegoak
Herria: Pasaia
Auzotegi: Pasaiako portua
Eskualde: Oiartzualdea
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Bulegoak
Tipologia Zehatza: Anaidiak, Aduanak eta Bulegoak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Formala, Manchesertarra
Eraikintza Data: 1935
Autorea: Javier Markina
Portuko Obra Batzordearentzat egin zen eraikin hau Avanzado kaian dago, Obra Batzordearen Lantegien aurrean. Estilo neoeuskaldunean egina da, eta hiru oinplano dauzka, alboan dorre bat eta sartaldeko fatxadan gorputz irten bat dituela.
Argia hormetatik sartzen da. Baoak simetriarik gabe, ordenarik gabe banatuta daude, eta tipologia askotarikoak konbinatzen dira: dinteldunak , arku bikoitzak, fatxada nagusiaren erdian balkoi jarraitua. Proiektuaren egileak argizulo bat irudikatu zuen eraikinaren erdian, beheko solairuko hall-aren gainean.
Zokaloa harlanduzkoa da eta gainerako guztia margotuta dago. Zutabe zintzilikari mentsula txikiz hornitutakoen artean dago balkoi jarraitua.
Datu historikoak:
1930ean hasi ziren eraikina egiten eta egin beharreko lanak 1935ean eman ziren bukatutzat.