Barakaldoko zentral termikoa
FITXA
Izena: Barakaldoko zentral termikoa
Herria: Barakaldo
Eskualde: Ezkerraldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Indarretxea
Tipologia Zehatza: Argietxea eta gas fabrikak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Eraikintza Data: 1928
Lur saila Kadagua ibaiaren ertzean dago, Bilbo-Santurtzi trenaren burdinbideak inguratuta. 20ko urteetako bi pabiloiek "L" forma dute, bi fatxadarekin. 50eko urteetan beste eraikin bat erantsi zitzaien, kanpoko muturrean, baita galdara berriak hartzen zituen egitura metaliko bat ere. Sarrera ondoan bi eraikin zeuden, harrerarako eta zerbitzuetarako.
Datu historikoak:
Zentrala 1907an hasi zen lanean, 3.000 kW-eko indarraz, eta 20ko urteetan "Hidroeléctrica de España" bilakatu zen. 1942an Iberduero taldearen esku geratu zen, eta 1952an beste unitate bat ezarri zuten, 66.000 kW-ekoa, guztiz automatizatua. 20ko urteetako turbinek eta galdarek 1977an utzi zioten lan egiteari, eta alternadoreek 1980 arte iraun zuten. Gaur egun ez du modu jarraituan funtzionatzen, baina instalazioak edozein momentutan lanean hasteko gertu daude.
Ekoizpen prozesua:
Energi iturri gisa erabiltzen zen ikatza itsasontziz eramaten zen fabrika aurrealderaino eta, bertan, portale garabi baten bitartez, kanpoan zegoen depositu batean deskargatzen zen, galdaren pabiloiaren parean. Pabiloian sartzeko uhal garraiatzaileak erabiltzen ziren. Galdarek turbina batzuei lurruna ematen zieten, eta horiek, beren generadoreekin, kW-ak sortzen zituzten. Elektrizitatea banatzeko kontrolerako bulego bat zegoen, baita etengailu gela bat ere. Turbinetan sartzen zen lurruna ibaiko uraz zebiltzan kondentsadoreetatik igarotzen zen.
1952an, guztiz automatizatua zen "General Elíctrica" unitate berriaren instalazioarekin, prozesua konplexuago egin zen: bolazko errotak ipini zituzten, erre aurretik, ikatza birrindu egiten zutena.