Itzuli orri osora

Babcock & Wilcox

FITXA

Izena: Babcock & Wilcox

Herria: Sestao

Eskualde: Ezkerraldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Burdingintza

Tipologia Zehatza: Burdingintza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1918

Gaur egungo deskripzioa:

Fabrika hau Sestao eta Trapagaran artean dago, Galindo ibaiaren estuarioari hartutako lurretan. Horretarako, garai bateko mailaren gainean lurra berdindu behar izan zuten. Bere trenbide sarea dauka, Trianoko trenbidearekin lotzen dena.

Datu historikoak:

Sozietate hau Bilbon sortu zen, 1918an, nahiz eta B&X Ltd. jada 1905etik existitzen zen. Sozietateak Sestaoko bere lurretan lantegiak paratzeko pabiloi handi batzuk eraikitzea erabaki zuen. Oinarriak, zutabeak eta garabi-errailen euskarriak betoi armatuz egin ziren. Estalkietarako, berriz, metalezko egiturak erabili ziren, muntatze lanak errazteko eta obrak azkartzeko eta arintzeko. 1920an lehenengo hamar nabeak bukatu ziren, zeinetan ereduak, ahokadura, muntaketa, galdaragintza, forja, lokomotoreak, makineria, galdaketa etab. hartzeko lantegiak jarri ziren. Fabrikak hasieratik ekipo ondasunak ekoizteari ekin zion, eta horien artean nabarmen daitezke lurrun galdarak, garabiak, trenbiderako materiala, soldadura gabeko altzairuzko tutuak eta industri ekipo desberdinak. Ondoren, Diesel motorrak muntatzeko lantegi berriak egin ziren, baita zentral termiko bat eta beste lantegi batzuk ere, doitasun tutuak, bidoiak, engranajeak eta kamioietarako ordezko piezak egiteko.

Ekonomatu bat ere jarri zuten, langile eta enplegatuentzako Laguntza Elkartea, jangelak eta 250 etxebizitza. 1980an konpainia INIko enpresa estatalen esku geratu eta birmoldaketa prozesu bati ekin zioten. Horren ondorioz, alde batetik, jardueretako batzuk bertan behera geratu ziren eta, beste alde batetik, teknologia berriak sartu ziren.

Ekoizpen prozesua:

Produkzioa hasierako bi nabeetako hormarte bakoitzeko jarduera esklusiboaren arabera antolatzen zen. Lehenengo, pabiloi luzeenean, galdategia zegoen, lau zatitan banatuta, hurrenez hurren, pieza handiak, ertainak eta txikiak egiteko eta horien bizarrak kentzeko. Bigarren nabea fabrikatzen ziren produktuen eta lehengaien biltegia zen. Pabiloi horren mutur batean brontzearen galdategia zegoen. Hirugarren nabean garabiak, zubiak, transmisio dorreak eta beste eraikuntza metaliko batzuk egiten ziren. Laugarren nabean garabien armazoiak doitzen eta muntatzen ziren, eta motor elektrikoak eta behar zituzten gainerako osagaiak ipintzen zitzaizkien. Bosgarren nabean piezak mekanizatzen ziren eta, horretarako, marrusketak, tornuak, zulatzeko fresak eta bestelako makina- erreminta asko egoten zen. Seigarrenean tren makinetarako pieza handiak prestatzen ziren, eta hurrengo hormartean muntatzen ziren. Zortzigarrenean galdara akuo-tubularren pieza nagusiak fabrikatzen ziren, eta ondoko hormartean muntatzen. Azkenik, hamargarrenean errementaritza, forja eta estanpazio lanak egiten ziren.

Bigarren nabea betetzen zuten lau hormarteetan tutuen fabrika zegoen, eta bertan aurki zitezkeen teinkaketa bankuak, berregosteko labeak, kiribilgailuak, galvanizatuak.

Babcock & Wilcox
Babcock & Wilcox