Itsas gremion anaidia
FITXA
Izena: Itsas gremion anaidia
Herria: Donostia
Eskualde: Donostia-Beterri
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Anaidia
Tipologia Zehatza: Anaidiak, Aduanak eta Bulegoak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Neoeuskalduna
Eraikintza Data: 1926
Autorea: Ramon Kortazar
Eraikin neoregionalista da, eta hasieran honela banatuta zegoen: beheko oinean kofradiaren biltegiak zeuden, lehenengo solairuan bilera gela eta bulegoak, eta bigarrenean eskola. Gaur egun, bigarren solairuan Eusko Jaurlaritzaren ikuskaritzako bulegoak daude.
Eraikinak oinplano angeluzuzena dauka, hormak manposteria hidraulikoz, harlanduz eta adreiluz eginda daude, eta lau isuriko estalkia dauka; zoruak baldosaz estalita daude. Biltegiko sarbidea zirkuluerdiko arkupe batean dago, eta bulego eta abarretako eskailerara joateko ate bat ageri da, ateburuarekin . Lehenengo solairuko leihoek leihoburua daukate, eta bigarrengoak zirkuluerdiko arkuan daude. Fatxadak konbinazio kromatikoa ageri du, hormetako material desberdinek osatua.
Datu historikoak:
1908an, kofradia dagoen lekuan, soto bat zegoen, eta bertan bideratzen ziren kofradiaren agiriak etab. 1922an, eraikin berria jasotzeko baimena lortu zuten, eta hura 1926an eraiki zuten, Ramon Kortazar arkitektoaren proiektuari jarraituz.