Itzuli orri osora

Irurako udal garbitegia

FITXA

Izena: Irurako udal garbitegia

Herria: Irura

Eskualde: Tolosaldea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Garbitegia

Tipologia Zehatza: Bestelakoak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Formala

Eraikintza Data: 1889

Gaur egungo deskripzioa:

Oinplano oktogonala dauka garbitegiak, eta herriaren erdialdean dago. Harraskek osatzen duten 6 puntako izar forma nabarmentzen da.

Habearteak adreiluzko hormak dauzka eta burdinurtuzko zutabe lerdenekin eraikita dago, eta horiek harlanduzko oinarrian finkatuta daude. Zortzi isurialde ditu, eta zurajearen gainean arbelezko xafla eta pinakulu txiki bat ageri dira. Zoruak zementuzkoak dira eta argia leiho leihoburudun batzuetatik sartzen da. Itxura sotilekoa da, ezaugarri funtzionalak ditu, eta zutabeen kapiteletan edergarri txiki modernistak nabari dira. Garbitegiaren aurretik pasatzen den herriko errepide nagusiari buruz dagoen fatxadan iturri bat ikusten da.

Datu historikoak:

1889. urtean egin omen zen garbitegia, burdinurtuzko zutabeekin, eta orain dela gutxi berritu dute.

Irurako udal garbitegia
Irurako udal garbitegia