Igeldo mendiko funikularra
FITXA
Izena: Igeldo mendiko funikularra
Herria: Donostia
Auzotegi: Igeldo
Eskualde: Donostia-Beterri
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Funikularra
Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Eraikintza Data: 1912
Autorea: Severiano Goni
Igeldo mendiko funikularra 1909an eratu zen "Monte Igeldo" izeneko sozietate anonimoak egin zuen.
Penintsulan abian jarri zen hirugarren funikularra izan zen, bere aurretik Bartzelonako Tibidabokoa eta Vallvidrierakoa jarri baitziren martxan.
Lanen ingeniaria Severiano Goñi izan zen, eta Sozietatearen sustatzailea Evaristo San Martin. Funikularra 1912an inauguratu zen, eta gaur egun ere martxan da.
312 m luze da, eta 160 m-ko desnibela gainditzen du. Hasierako desnibela %33koa da, eta amaieran %58koa. Bihurdura motako kablea dauka, eta ibilgailu bakoitzak 11 tona pisatzen du.
Instalazioaz "Société des Usines de Louis de Roll Suisse, Fonderie de Berne, Ateliers de Construction pour Chemins de Fer de Montagne" arduratu zen, eta 120 zaldiko motor elektriko bat dauka.
Funikularrak bi eraikin dauzka, eta horien artean egiten du ibilbidea. Hasierako eraikina, Funikularraren plazan dagoena, estilo modernistan egina da, eta 30eko urteetan jaso zuten.
Funikularraren funtzionamenduak gelditzeko lau galga sistema dauzka:
indarra eteten denean
zentrifugoa, azkarregi doanean
hildako pertsona bat dagoenean
ibilbidea amaitzen denean