Pontón
FITXA
Izena: Pontón
Herria: Bilbo
Auzotegi: Zubiko bidea
Eskualde: Hego Uribe
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Okindegia
Tipologia Zehatza: Elikadura eta edariak
Mendea: XVIII
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Beste Mendeak: XIX, XX
Estiloa: Neoklasikoa
Eraikintza Data: 1794
Autorea: Alejo Miranda
Gaur egungo deskripzioa:
Ibaizabalek bere bidea egiten duen azken meandro handian, eskuinaldean, dago Ponton. Multzoan, guztira, 4 eraikin bakartu ziren, hau da, okindegia, errota, egurtegia eta bihitegia; okindegiaren hondakinak bakarrik ageri dira orain. Bata bestea baino gorago, mailakatuta, aldapan zeuden eraikinak. Errota 1987an bota zuten lurrera, eta okindegia masa handi bat zen, estilo soilean, material kaskarrekin egina, estalki kubikoarekin eta lau isurialdeko teilatuarekin. Fatxada nagusian bao batzuk ikusten dira hamaika ardatzetan eta lau altueratan ordenan jarrita, denak leihoburuarekin , gris koloreko kareharri handi landuz eginak.
Datu historikoak:
1794tik 1845era hartu zuen multzoak gaur duen eitea, baina XVI. mendean orduko bazen Pontonen errota bat. Porrot egin zuen errotak eta, hori eta horrenbestez, 1571n Bilboko Udala egin zen jabe. Udalak, aldian behin, enkantean ematen zuen. 1793an bilbotar zinegotziz osatutako batzorde batek, irina egiteko multzo inbentariatu bat eraiki, bilbotarrei ogia eta irina agindu, eta, bide batez, espekulazio eragiketa guztiak galarazi nahi izan zituen. Bihitegia, errota, okindegia eta egurtegia eginez, Alejo Mirandak burutu zuen egitasmoa. Bihitegia errota baino maila bat gorago zegoen eta, hala, tutu batzuetatik barrena joaten zen alea errotaren goiko solairuraino.
Irina bizkarrean edo zaldi gainean okindegira eraman, oramahaietara jaitsi, orea egin eta labean sartzen zen. Okindegia erre egin zen halako batean eta orduan enkantean jarri, Maximo Agirrek erosi eta horrek espartinenentzako ehuna egiteko oihal fabrika jarri zuen abian. Aldi berean errota konpondu eta irina ehotzen segitu zen. Bigarren karlistaldian multzoak berriro su hartu zuen. Eta berriro ere konpondu zen, baina ehuna egiteari behin betiko utzi zitzaion.
Errota guztiz eraberritu zen eta, lurrun galdararekin eta austriar-hungariar ogia egiteko teknika berriekin hornitu ondoren, funtzionatzen segitu zuen. Okindegia eta egurtegia urpean geratu eta ez ziren horiez gehiago baliatu. Errotak izen berria hartu zuen, "Pontón de Viena", alegia, eta hortxe jarraitu zuen 1920ko hamarraldiko bukaeran krisia etorri zen arte. 1987an errotaren hondakinak bota egin ziren, eta bertan sarbide bat egin zen Ibaizabal bideratzeko lanak egiteko.
Ekoizpen prozesua:
1794az gero emakumezkoz eta gizonezkoz osatutako 50 langileko taldea aritzen zen irina bahetzen, orea egiten eta pirometro batekin erregulatuta zeuden labeetan ogia erretzen. Berrikuntza teknologiko handiegirik egin ez bazen ere, lan talde txikiak antolatu ziren, eta hori dela-eta lan egiteko erritmoa aldatu eta ordutegia finkatu ahal izan zen. Horrekin guztiarekin emankortasun handiagoa lortu zen. Lantokia espazio luze-zabaletan antolatu zen, eta lan gelen banaketa garai hartan zeuden baliabide tekniko mugatuek baldintzatuta zegoen.