La Unión
FITXA
Izena: La Unión
Herria: Gueñes
Auzotegi: Guenes
Eskualde: Enkarterriko Haranak
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Langileen etxebizitzak
Tipologia Zehatza: Langileen etxebizitzak eta jantokiak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Eraikintza Data: 1927
Autorea: Faustino Basterra
Gaur egungo deskripzioa
Zortzi etxebizitza dira guztira, ilaran, bata besteari atxikita, atzean bakoitzak baratze txiki bat duela, eta aurrean lorategia. Manposteriazko horma perimetralak dauzka, eta etxe guztientzat estalki bat bakarra bi isurialderekin. Arkupe bat dago bi etxeko bertatik barrura sartzeko. Goiko solairuan bi bao daude eta bat behekoan, eta horietatik sartzen da argitasuna barrura.
Beheko pisuan ataripea, komuna, sukaldea eta logela bat aurkitzen dira, eta goikoan hiru logela eta ganbara txiki bat okulu batekin.
Elementu apaingarriei dagokienez, zokaloak eta fatxada nagusiak manposteria agerikoak dira, hutsarteak juntura zurituekin beteta dauzkatela; atzealdea, aldiz, harriz egina da, harriak agerian daudela eta harri tarteko hutsarteak beteta.
Datu historikoak:
"La sociedad cooperativa obrera de casas baratas La unión" 1925ean antolatu zen, eta "Papelera Española SA de Aranguren-Zalla"-ko langileek osatzen zuten. Udalak doan utzi zien udal harrobitik behar zen harri guztia atereaz eta hartuz langileak berak aritu ziren lanean.