Demasía a complemento meatzea
FITXA
Izena: Demasía a complemento meatzea
Herria: Muskiz
Auzotegi: Cobaron
Eskualde: Ezkerraldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Meatzaritza
Tipologia Zehatza: Meatzaritza
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Beste Mendeak: XIX
Gaur egungo deskripzioa:
Cobaronen, Hoyo delakoan dago "demasía" edo lur franko hau, eta Onton, Amalia Vizcaína eta San Julian meategien lur eremuarekin muga egiten du. Kontzesio honetan daude kontserbatutakoen arteko labe mota zaharrena eta mendiaren isurialde bat aprobetxatuz egin zen mea portua. Labeak oinplano karratua du, barrua zilindro formakoa da, eta ertzak harlanduzkaz eginak dira. Labeak aho bakarra dauka mea deskargatzeko.
Datu historikoak:
Jose Mac Lennan-ek 1881ean ezarri zuen erregistroan. San Francisco meategia errentan eman zenean, kontzesioa handitu egin zen, meatzetik burdinbidez garraiatzen zen materialaren arabera funtzionatzen baitzuten instalazioek.
Ekoizpen prozesua:
Kontzesio honetako instalazioetan El Carrascal meategietatik ateratzen zen mea garbitzen eta kiskaltzen zen eta, ondoren, Mac Lennanen burdinbidean, itsasertzean zegoen kargalekuraino eramaten zen.