Clavos y Tachuelas Dámaso Arberas
FITXA
Izena: Clavos y Tachuelas Dámaso Arberas
Herria: Amurrio
Auzotegi: Olakoibar kalea
Eskualde: Aiaraldea
Herrialde: Araba
Tipologia Orokorra: Burdingintza
Tipologia Zehatza: Burdingintza
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Eraikintza Data: 1910
Fabrika Olako auzoan dago, ibaitik gertu. Antzina, eraikina irin errota izan zen eta, gaur egun, administrazio bulegoak daude bertan. Gainera, orain itxita dagoen garai bateko kanalaren antepara ere gordetzen da. Atzeko fatxadan, zeharka erantsita, produkzioko pabiloia eta makineria modernoa gordetzen den estalpea daude.
Datu historikoak:
Lantegia 1910ean sortu zuen gaur egungo jabearen aita zenak, antzina irin errota bat zegoen lekuan. 30eko urteen inguruan hainbat elementu aldatu egin ziren, horien artean barratze sistema, hasieran alboetako sistema bikoitza zena erdian zegoen bakar batez ordezkatu zena, edota mekanismoari eragiteko sistema, zeinean turbinei eragiteko indarra ur saltoaz baliatuz ateratzen zen. Agorte garaian, uraren indarra txikia izaten zenez, gasogeno baten laguntzaz baliatzen ziren, baina 1965etik aurrera energia elektrikoan oinarritutako sistema erabiltzen hasi ziren.
Ekoizpen prozesua:
Fabrikan bereziki tatxetak egiten dituzte, sareta motakoak, punta gezi formakoa eta sekzio konikoa dutenak, burdin gozoz eginak. Batez ere zurgintzan, tapizerian eta jostailuetan erabiltzen dira. Tatxetak egin eta gero, arrabol batean ordu batez jira eta bira ibiliz garbitu ondoren, azkenean, labe elektriko batean sartzen dira, 300º-ko tenperaturan, herdoil ez daitezen. Grapak ere egiten dituzte, horien ekoizpena txikia bada ere.