Brunet y Cía ehun fabrika
FITXA
Izena: Brunet y Cía ehun fabrika
Herria: Lasarte-Oria
Eskualde: Donostia-Beterri
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Ehungintza
Tipologia Zehatza: Ehungintza eta larrugintza
Mendea: XIX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Formala
Eraikintza Data: 1845
Gaur egungo deskripzioa:
Fabrika hau 1845ean sortu zen eta, ekoizpena handitu ahala, zabalduz joan zen. Hasierako eraikinak bi solairu zeuzkan, eta bertan egiten ziren operazio guztiak, baina, denbora igaro ahala, eraikinak zabaldu egin ziren, eta lehenengo pabiloia irute lanetarako dedikatu zen. 1992an eraitsi zuten fabrika, eta parke bat jarri zuten bertan.
Fabrika osatuz kolonia bat zegoen, non langileen etxebizitzak, eliza eta maizterrentzako egoitza zeuden.
Datu historikoak:
Ehungintzako fabrika honek 340 langile zeuzkan, sozietatearen beraren etxeetan bizi zirenak.
Ekoizpen prozesua:
Lehengaia biltegietan gordetzen zen. Ondoren, makina batean, kotoi mota desberdinak nahasten ziren: lehenengo gaia ireki egiten zen eta, haizatu eta komeni ez ziren elementuez bereizi eta gero, arrabol horzdun batzuetatik ateratzen zen. Kotoia kardan txarrantxatu eta gero, mantak metxa bihurtzen ziren. Guztiz garbi ez zeuden zatiak bereizi egiten ziren, berriro ere pilara eramateko. Tiratzeko bankuetan eta metxagailuetan metxak mehetu egiten ziren, baita forma ematen ere, eta bihurritu egiten ziren, moxorka batzuetan biltzeko. Makina gelan, iruleek metxak kotoi hari bihurtzen zuten, eta haria txirrika batzuetan biltzen zen. Handik, kotoia harilkatzaileetara eta tolesteko makinetara eramaten zen. Ondoren, haria ehungailuetara eramaten zen.
Fabrikak lan egiteko indarra Oria ibaitik ateratzen zen, presa baten eta ur salto baten bidez.