Itzuli orri osora

Eskoriatzako geltokia

FITXA

Izena: Eskoriatzako geltokia

Herria: Eskoriatza

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Geltokia

Tipologia Zehatza: Trenbideak tea funikularrak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Deskripzioa eta datu historikoak

Ferrocarril Vasco-Navarro sarekoa da.

Eraikina angeluzuzena da, bi solairu ditu eta horietako gelak holtzak bereizten ditu; tren zerbitzua eskaintzeko eta etxebizitza izateko jaso zen.

Egitura zurezkoa da eta isuri biko estalkia dauka, teila zapalekin estalita. Hegal zabalean mutur batetik besteraino adreiluzko zerrenda bat ikusten da.

Beheko solairuan ate bat dago arku eskartzanoarekin , eta kaietara ematen duen bestaldeko fatxadan horren antzeko hiru.

Fatxada nagusiaren erdian, bao batzuez gainera, balkoia dago. Fatxada honek zokaloa dauka. Adreilua agerian duten zerrenda zutak eta horizontalak ikusten dira, izan ere, materialak baliabide apaingarri gisa erabili ziren.

Azulejo urdinean letra zuriz idatzita geltokiaren izena dator. Beheko oinaren gainean markesina bat ikus daiteke.

Eskoriatzako geltokia
Eskoriatzako geltokia