Errotatxu indarretxea
FITXA
Izena: Errotatxu indarretxea
Herria: Berriz
Eskualde: Durangaldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Indarretxea
Tipologia Zehatza: Argietxeak eta fabrikak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Zentrala Berriz herriko Sarria auzoan dago, Arria ibaiaren eskuinaldean, eta bertara iristeko Durango herrian 634. errepidea hartu behar da, Berriz aldera, Garaiko bidegurutzera iritsi arte. Gaur egun Durangoko Udalarena da.
Datu historikoak:
Urtzulua eta beste erreka batzuk erabilera industrialarekin ustiatzeko lehenengo kontzesioa Gobernu Ebazpen baten bitartez eman zen, 1903an, eta Pablo Altzolari esleitu zitzaion. Indarretxea martxan zenean, "Mendizabal y Heredia" fabrikara akoplatuta zegoen, linea elektriko baten bitartez. Horrez gainera, beste linea batzuk ere irteten ziren, Goiria zerrategira, Berrio oinetako fabrikara eta beste batzuetara indarra eramaten zutenak. Indarretxeak 70eko hamarkadan utzi zion lan egiteari, errentagarria ez zelako, eta gaur egun Durango udalerrira edateko ura eramateko eta hornitzeko instalazioen zati bat da.
Ekoizpen prozesua:
Indarretxeak Arria ibaiko ura hartzen zuen: lehenik eta behin, ura Patala zentralaren aurrean dagoen depositu batean biltzen zen, eta bertatik isurtzen zena hartzen zuen. Handik depositu erregulatzaile batera joaten zen eta, hodi finko batzuen bitartez, zentralaren bi ekipo elektrikoak elikatzen ziren.