Erriberako merkatua
FITXA
Izena: Erriberako merkatua
Herria: Bilbo
Auzotegi: Erribera
Eskualde: Hego Uribe
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Merkatua
Tipologia Zehatza: Merkatuak eta kooperatibak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Eklektikoa
Beste Estiloak: Historizista
Eraikintza Data: 1929
Autorea: Pedro Ispizua
Bilboko itsasadarraren eskuinaldean dago eraikina, San Anton eta Erriberako zubien artean. Eraikina bakartua da, luze-zabalean handia: planta angeluzuzena du, bi gorputz edo hangar handiz eratua, biak kupula eiteko egitura batez bateratuak. Beheko solairu bat eta bi garaiera ditu, banaketa irregularrekoak, eta horietan daude kokatuta salmenta postuak. Sarrera nagusia, harmaila bikoitzarekin, fatxadaren erdian dago. Alboetan beste bi sarbide daude, balkoi poligono formako batera daramatenak; balkoia zutabe batzuez inguratuta dago.
Datu historikoak:
Federiko Moiua Bilboko udaletxeko alkateak lehengo merkatu zaharraren gainean berria egiteko aginduta, halaxe egin zuen Erriberako Merkatua Pedro Ispizua arkitektoak. Bilbotarren premiei erantzun behar zien merkatu berriak. Solairu bat baino gehiago izango zituen eraikin handi batekin nahikoa izango zela uste zen, izan ere beste bat ere bazegoen, Zabalgunekoa, alegia. 1983ko uholdeen ondotik eraikinean aldaketa batzuk egin ziren; dena dela, hori izan zen Bilboko Merkatu Nagusia Basaurin Mercabilbao egin arte.