El hogar obrero
FITXA
Izena: El hogar obrero
Herria: Getxo
Eskualde: Uribe Kosta
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Langileen etxebizitzak
Tipologia Zehatza: Langileen etxebizitzak eta jantokiak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Eraikintza Data: 1924
Autorea: Angel Libano Peñeñori
Etxe multzoa Santa Eufemia ibarrean kokatuta dago. Lur saila 4 etxaditan zatitzen da eta bakoitzean 20na etxe daude.
Oinplano angeluzuzenekoa etxebizitzak dira, bata besteari elkarri erantsita. Beheko solairuan sukaldea, jangela, komuna eta despentsa aurkitzen dira, eta lehenbizikoan hiru gela eta arropa gela. Zorua baldosa eta zurezkoa da.
Hormak perimetralak dira, manposteriaz eginak, eta zarpeatuta eta luzituta daude. Isuri biko estalkia dauka teila zapalekin estalia. Alboko ate batetik eta atzeko fatxadan dagoen beste batetik sartzen da etxe barrura. Fatxada horretako atea patioarekin komunikatuta dago, eta albokoak zirkuluerdiko arkua dauka. Argitasuna leihoetatik sartzen da barrura, eta leiho horiek leihoburudunak edota zirkuluerdiko arkudunak dira.
Datu historikoak:
Bilbo-Areeta burdinbideko langileek eta metalurgikoek 1924an Elkarte Kooperatibo bat sortu zuten 80 etxebizitza berri jasotzeko. Angel Libano Peñeñori arkitektoak burutu zuen proiektua. Kooperatiba haren ezaugarrietako bat izan zen eraikuntza zuzeneko prozedurari jarraituz egin zela, ordu arte erabiltzen zen osoko kontratarik gabe, alegia.