Itzuli orri osora

Durangoko Geltokia

FITXA

Izena: Durangoko Geltokia

Herria: Durango

Eskualde: Durangaldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Geltokia

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Deskripzioa eta datu historikoak

Geltoki hau Eusko Trenbideak sarekoa da.

Eraikin nagusi bat da, hiru solairukoa, alboetan erantsita bi beso dituena. Geltokiaren habearte nagusiaren beheko solairuan biltegia, txartelak saltzeko gela eta itxarongela daude, eta goiko aldean etxebizitzak. Ezkerreko aldeak solairu bat dauka eta geltoki buruarentzat da, eta eskuinaldekoak, aldiz, bi solairu dituelarik, aldagelak eta dutxak hartzen ditu.

Eraikina betoizko zutabeen gainean bermaturik dago, eta hormak zementuzkoak dira, ertzak, bao inguruak eta sarrerak izan ezik, horiek harlanduzkoak baitira.

Geltokiaren estalkia zurezko egitura baten gainean dago, isuri bikoa da eta teila zapala du.

Fatxadak marko batez apaindutako zirkuluerdiko sarrera ugari ditu. Baoek, berriz, dintela dute eta eraikinaren erdiko habeartean neurri desberdinetakoak dira; bi balkoi ere ikus daitezke.

Durangoko Geltokia
Durangoko Geltokia