Durangoko azoka plaza
FITXA
Izena: Durangoko azoka plaza
Herria: Durango
Auzotegi: Uribarri kalea
Eskualde: Durangaldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Merkatua
Tipologia Zehatza: Merkatuak eta kooperatibak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Eklektikoa
Eraikintza Data: 1927
Autorea: Juan Arantzibia
Uribarriko Andra Maria elizako arkupetik eta udaletxetik gertu, Erdi Aroko hirigunearen iparraldean daude azoka eta hornidurako plaza.
"L" erako bi pabiloi handiz osatuta dago multzoa: bata azoka egiteko eta bestea bizigaiak eta elikagaiak biltzeko eta gordetzeko.
Pabiloi handienaren elementu euskarriak horma perimetralei atxikita dauden zementuzko pilareak edota karga hormak berak dira; pabiloi txikienean ere karga hormak berak dira euskarriak. Horma horietan hiru motako ekaiak erabiltzen dira: harlandua ,manposteria doitua eta manposteria irregularra. Pabiloi handiko estalkia isuri bikoa da; txikia, aldiz, hirukoa.
Arku batzuetatik aurrera joaten da pabiloi barrura, eta argia hormetatik eta teilatu aldetik sartzen da, zirkuluerdiko arkuak dituzten leiho handi batzuetatik. Elementu apaingarri konbinatuak ageri dira eraikinean, erromaniko, barroko edo beste estilo batzuk gogorarazten dizkigutenak, eta harriei eman zaien akaberetan herrialdeko arkitektura mota nabari da.
Datu historikoak:
1927an Juan Arantzibiak bere esku hartu zuen eraikin honen proiektua eta, aldaketa txiki batzuk eginarazi ondoren, onartu egin zen. Plazaren aldamenean zeuden etxeen jabeen diru laguntza hartu zen eraikina jasotzeko, azoka beren ondasun higiezinentzat mesedegarri izango zela uste baitzuten.