Donostiako geltokia
FITXA
Izena: Donostiako geltokia
Herria: Donostia
Eskualde: Donostia-Beterri
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Geltokia
Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak
Mendea: XIX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Beste Izenak: Norteko geltokia
Norteko trenbide sarekoa da.
Solairu bakarreko habearte angeluzuzena du eraikin nagusiak, erdialdean alabaina bi solairu ditu. Fatxada nagusian markesina bat dago burdin forjatuan egina eta zutabe galdatuetan bermatua, habe gaineankapitela dutela.
Eraikinaren egitura betoizkoa da, adreiluz itxita dago eta estalki dintelduna dauka. Lehen solairuan fatxadan ate batzuk daude arku eskartzano samartuekin, eta geltokitik irteteko bada beste ate bat, handiagoa, burdinsarez itxia. Bigarren solairuan hiru leiho ageri dira leihoburuekin . Ateetatik sartzen da argia barrura eta hor daude komunak, itxarongela, txartel leihatila, geltokiko buruaren bulegoa eta abar.
Markesina, isuri bikoa, RENFEren burdinbidearen gainean dago eta Eiffelen lantegian egin zen 1880-1881 urteetan. Luzeran argizulo zabal batez hornituta dago. Kristalezko hastiala nabarmentzen da, arku txikiz errematatua. Eusten dioten habe luzeak burdinurtuzko zutabetxo lirainetan bermatuta daude, eta zutabetxo horiek kapitel joniar txiki-txikiz dekoratuta daude.
RENFEko burdinbideaz bestaldera joateko pasabide bat dago. Bost arku eskartzano dauzka eta erlaitza , lorez apainduta. Igarobide hori 1905ean eraiki zen, baina 1992an horren ordez beste bat eraiki zen, lehenbizikoaren berdina.
Multzoan dauden biltegi, lantegi, elektrifikatze gelak, osasun gela eta abarrez gainera, hotelaren etxea dago. Betoizko eraikin angeluzuzena da, hormak adreiluz eginak ditu eta estalkia isuri bikoa da, estalki lerroaren gaina baino gorago igotzen diren alboetako fatxadak markoztatzen dituzten pilastrekin , horrela frontoi mailakatu bat eratuz. Fatxada luzeenean bi ate ateburudun daude eta zazpi bao; txikienean, ate bat eta hiru bao . Leiho guztiek leihoburua dute.