"Gelma S.A."
FITXA
Izena: "Gelma S.A."
Herria: Arrasate
Auzotegi: Gipuzkoa etorbidea
Eskualde: Debagoiena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Burdingintza
Tipologia Zehatza: Burdingintza
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Formala, Eklektikoa
Eraikintza Data: 1923
Arrasateko hirigunean dago kokatuta enpresa, Gipuzkoa etorbidean. Estetika aldetik eta hedaduragatik nabarmena da.
Goiko baoaren ordez leihoburu hautsi bat jarri da, eta solairuko gela banaketa ezabatu egin da kristal sarearen luze-labur osoan bi xingola estu, argiegile gisa, ezarriz.
Datu historikoak:
Etxebarria, Leibar, Mendizabal eta Arkauzek sortu zuten. 1927an industria zabaldu eta etxeko tresnak egiteari lotu zitzaion, hala nola kafe errota, ateetako itxigailu hidraulikoak, su txikiak, izozki makinak, haragia xehatzeko tresnak, ur andelak, pure iragazkiak, iragazkiak, eltzeak, etab. 1934 aldera hodien osagarriak egiten hasi ziren, eta, gerra zibilekoan, gerra egiteko ekaiak. Egun hodiak edo tutuak bata bestearekin lotzeko osagarriak egiten dira. Horrez gain, planoaren arabera katalogotik kanpo dauden piezak fabrikatzen dira, eta burdin galdaketa mota hori nazioartean homologatuta dago