Itzuli orri osora

Bergarako labe garaiak (Unión cerrajera)

FITXA

Izena: Bergarako labe garaiak (Unión cerrajera)

Herria: Bergara

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Burdingintza

Tipologia Zehatza: Budingintza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1920 aldera

Gaur egungo deskripzioa:

Bergaratik Arrasatera doan errepidearen alde banatan eremu handia hartzen dute instalazioek. Alde batean lehen garai bateko instalazio zaharrak aurkitzen dira; horietatik batzuk lurra jo arte eraitsi dira. Ijezketa nabea eta fatxada bat kontserbatu dira industrialde berrian integratuta.

Beste aldean zentral termikoa, bulegoak, langileen etxebizitzak, eskola eta eliza daude.

Datu historikoak:

Burdinazko zumitz eta xafla hornitzaileen mendean lehenik eta, gero, burdin barra hornitzaileen mendean ibili beharrik ez izateko sortu zen sozietate industriala. Labea egin zuten lehenbizi, egur-ikatzez berotzen zena. Burdina ijezteko sailarekin eta beste gehigarri batzuekin osatu zituzten instalazioak. 1906a arte ez ziren altzairua ekoizten hasi. Bizkaiko enpresa siderurgikoekin zuten konpetentzia zela eta, 1928an Bizkaiko Labe Garaietan hasi ziren burdin barra erosten; hori dela eta, hasieran jarritako labeak besterik gabe desagertu egin ziren. 1926an xafla ijezteko pabiloi bat altxatu zuten, eta 1950ean profilak, zumitzak eta biribilak egiteko pabiloia.

Ekoizpen prozesua:

Fabrika eraiki zenean altzairua elaboratu beste asmorik ez zen, baina Bizkaiko enpresen konpetentzia oso handia zelako, altzairuzko zerak elaboratzea erabaki zen. Instalazio horiek beroko eraldaketaz arduratzen ziren: marrusketa trenak, bandak, xaflak, zumitzak eta profilak. Altzairua totxo bihurtzen zen eta horrekin profilak egiten ziren. 1930eko hamarraldian bimetal esaten zitzaion produktua fabrikatzen ere hasi ziren, hau da, altzairuzko orri bat letoiz, kobrez edota kupronikelez estaltzen zen eta, jakina, horiek erabiltzea baino askoz merkeago ateratzen zen horiez estaltzea. Produktu hori egitea Ronald Magnee belgikarraren burutazioa izan zen. Altzairuzko palote bat erabiltzen zen oso ongi garbitua, eta 0,4 cm-ko kobrezko xafla bat jartzen zitzaion gainean inguru guztian. Gero xafla batekin paketatu eta berotu egiten zen, horretarako berariaz jarrita zegoen labean. Berotu eta, metala altzairuari soldatu ondoren, altzairua marruskatze tren zaharrean ijezten zen.

Bergarako labe garaiak (Unión cerrajera)
Bergarako labe garaiak (Unión cerrajera)