Itzuli orri osora

Marqués de Barambio

FITXA

Izena: Marqués de Barambio

Herria: Lantaron

Eskualde: Añana

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Likoregintza

Tipologia Zehatza: Elikadura eta edariak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Gaur egungo deskripzioa:

Bergondako hirigunearen ondoan, herria baino lau metro gorago egindako zabalgune batean dago koñak fabrikaren eraikin multzo hau. Multzoaren aurrealdean baratze eta lorategi batzuk ikusten dira, eta lur barrenari kamioaren aldamenean dauden manposteriazko hormek eusten diote.

Pabiloi elkarri atxikitakoen arabera antolatuta dago multzoa, eta bere ardatz nagusian arduradunaren etxea dago. Pabiloi angeluzuzena da, eta beheko oina eta sotoa dauzka. Hormak manposteriazkoak dira eta bi isurialdeko estalkia du, gailurra fatxada luzeenari buruz paralelo duela. Beheko oinera lau ate eskartzanotatik joaten da, eta sotora batetik. Argia ateen gaineko sabaileihoetatik sartzen da.

Arduradunaren etxe eta administrazio bulegoak ere karga hormak dauzka, manposteriazko itxiturarekin, eta eraikineko angeluetan harlanduz berdinduta dago. Estalkia isuri bikoa da. Iparraldeko fatxadaren aldean beheko oinean dauden bi ate eskartzanotatik sartzen da barrura. Fatxada nagusian baoak ikusten dira Lehen solairuan balkoi bat dago, eta bigarrengoan balkoi jarraitu bat, mentsulen gainean bermatua.

Arduradunaren etxeari erantsita hiru pabiloi daude. Hiru pabiloiek korridore bana daukate, eta horietatik bik bina isurialde dituzte eta batek bakarra. Fatxada nagusiko atetzar ateburudunetik sartzen da barrura, eta hormak manposteriazkoak dira. Sotoen haizebide izateko manposteriazko tximinia borobila daukate, eta sotoak pabiloien kokapenari buruz perpendikularrak dira. Horietan sartzeko pabiloietan barruan arranpla bat dago.

Beste pabiloi batek "L" formako oinplanoa dauka, gelarik gabea da, eta karga hormak dauzka eta zurezko forjatuak . Hormak manposteria beteaz eginak daude, eta fatxada nagusiaren lerroarekiko aurreratuta dagoen gorputzaren ertzak eta lehen solairuko zurezko zorua kateatuz harlandua ageri da. Bi isurialde dauzka estalkiak, angeluaren azpian zurezko babesa duela. Bigarren solairuko harlanduzko bao dinteldunetatik sartzen da barrura argia.

Datu historikoak:

Koñak fabrika XX. mende hasieran eraiki zen. 36ko gerratean gudaroste italiarren kuartela izan zen eta, harrezkero, ez da hor ezer gehiago ekoitzi. Oraingo jabeek, estalkiko teilatu zaharrak kendu eta horien ordez material eta zertxa modernoak ezarriz, eraikinen zati batzuk zaharberritu eta berreskuratu egin dituzte.

Marqués de Barambio
Marqués de Barambio