Itzuli orri osora

Abetxukoko El Áncora

FITXA

Izena: Abetxukoko El Áncora

Herria: Gasteiz

Eskualde: Arabako Lautada

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Iringintza

Tipologia Zehatza: Elikadura eta edariak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XX

Deskripzioa gaur egun:

Zadorra ibaitik gertu dago fabrika hau; garai batean nekazaritzako eremua zen, baina, denborak aurrera egin ahala, Gasteiz inguratzen zuten auzoak zabaldu zirenean, bere baitan hartu zuten. Eraikina bere garaieragatik eta zereala gordetzeko eta eraikina baino altuagoak diren sei siloengatik nabarmentzen da.

Datu historikoak:

Honelako lantegiak XIX. mendean gertatu zen hazkunde demografikoaren ondorioz sortu ziren, eskaria handitu egin zelako eta betiko errotak ez zirelako eskari horri erantzuteko gauza. Enpresa hau "Molinuevo y Cía" elkarteak fundatu zuen, 1854an, eta arabar hiriburutik gertu kokatu zen. Hasieran harrizko errotarriekin funtzionatu zuen, baina horiek ordezkatu egin zituzten, eta 1908an ehotzeko sistema "austriar-hungariarra" erabiltzen zen, lehenengo burdinazko zilindroak erabiliz eta gero altzairuzkoak. Ondoren, sotoan, bi turbina ipini zituzten eta ondoren, horien ordez, Siemens lurrun-motor bat. Fabrika 1991 arte aritu zen lanean, baina gaur egun Kanpezuko Ibarrondo faktoriari erosten dio irina, eta irin hori opil, ogi edota gozoki bilakarazten du.

Ekoizpen prozesua:

"El Ancora" irin fabrikak batez ere gari irina egiten jardun du. Garia, gehienbat, arabar soroetatik eskuratzen zen, baina Los Arcosko nafar gariarekin edota Burgostik ekarritakoarekin ere nahasten zuten, eta nekazariei zuzen erosten zieten. Ekoizpena, guztira, egunero sei bagoi gari zen, eta bereziki Bizkaiko eta Santanderko merkatuetara bideratzen zen.

Lantegi hau altuerako fabrikazioaren adibide bat da, izan ere, betekizun berezia zuten hainbat solairutan antolatuta zegoen. Zereal aleak eta irina ekoizpeneko solairu guztietan zehar garraiatzen ziren, zurezko tutu batzuen bitartez. Tutu horiek sekzio angeluzuzena zuten, eta barruan transmisio uhal bat zeukaten, eta uhal horri lotuta burdinazko pegar batzuk, produktua eramaten zutenak. Sistema horren ordez hodi zilindriko batzuk eta beste tutueria bat ipini zuten, garia xurgatu eta solairu batetik bestera eramaten zutena. Aleak garraiatzeko aire sistema erabiltzen zen, garraiatzeaz gain, garia eralki eta bahekinak xurgatzen zituena. Gari aleak eraikinetik kanpo zeuden silo batzuetan metatzen ziren, eta handik bizpahiru aldiz egiten zuen bidea solairu guztietatik. Beheko solairuan zegoen laborategian gariaren kalitatea neurtzen zen, hezetasun maila, etab. Gariari ehotze desberdinak egiten zitzaizkion eta, horretarako, errotetako zilindroek ildaska desberdinak zituzten, zeregin desberdinetarako. Lehenengo solairuan garia garbitzen hasten zen, 24 orduz bustita egon eta gero. Bertan, garitik harri pikorrak bereizteko makina zegoen, baita gaitzen kontrako produktu kimikoak emateko dosifikagailua ere. Bigarren solairuan garia garbitzen zen eta, horretarako, galbahe lau batzuk zeuden, zurezko bastidore batean bildutako zetazko zortzi bahez osatuta, eta horien gainean ekilore pipitak jartzen ziren garia trinkotu ez zedin; zahia azkenekoz ehotzen zenean ere garbiketa egiten zen: bahekinak, mintzak... Hirugarren solairuan garia solairu batetik bestera tutuetan barrena igotzeko eta jaisteko ziklonetak zeuden. Biltegietan irina zakuetan sar eta bertan gordetzen zen.

Abetxukoko El Áncora
Abetxukoko El Áncora