Patala indarretxea
FITXA
Izena: Patala indarretxea
Herria: Berriz
Eskualde: Durangaldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Indarretxea
Tipologia Zehatza: Argietxeak eta fabrikak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Zentrala Berrizko Sarria auzoan dago, Arria ibaiaren eskuinaldean, eta bertara iristeko Durango herrian 636. errepidea hartu behar da, Berriz aldera, eta Garaiko bidegurutzeraino iritsi. Gaur egun sozietate pribatu batek ustiatzen du.
Datu historikoak:
Hasieran zentralaren kontzesioa Bilbo-Durango-Arratia tranbia elektrikoari eman zitzaion, eta Urtzillo, Arlaban, Aiestui eta Artekoar erreketako uraz baliatzen zen.
Ekoizpen prozesua:
Zentralak hainbat errekatatik hartzen du ura eta, Berriz eta Garai bitartean doan kanaletik, depositu erregulatzaileraino iristen da. Depositu horretako urak hiru ekipo elektrikoetako turbinei eragiten dieten hodi finkoak elikatzen ditu.