Itzuli orri osora

Zubiate buztinolako labea

FITXA

Izena: Zubiate buztinolako labea

Herria: Eskoriatza

Eskualde: Debagoiena

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Buztingintza

Tipologia Zehatza: Zeramika

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Gaur egungo deskripzioa:

Labea Bekorretako kamio zaharrean dago, gaur egungo Gaztainadui kaleko azken zenbakiak hartzen dituen etxadian. Zehazki, Gaztainadui kaleko 29. eta 31. etxe atzeek osaturiko barne patio batetik du sarrera. Labea manposteriaz egindako eraikin txiki bat da, oinplano angeluzuzena duena. Aurreko aldean zurezko egitura aurkezten du, lehenengo solairuko geletara sartzeko zolatari eusten dioten oin zutek osatua. Goranzko aireztapena du, hau da, arabiarra esaten zaion tiro bertikala du: bere ezaugarri nagusia oinplano angeluzuzena edo karratua izatea da, zulo anitzeko parrillarekin, tenperatura homogeneoak lortzeko aukera ematen duena, zeramika esmaltatuak egiteko bereziki egokia.

Labearen oinplanoa 2x2 m-koa da. Bi ate gainjarri dauzka, labearen egoste kamerara ematen dutenak. Kamera hori karratua da, 5 m altu, eta material erregogorrez estalita dago. Harrizkoa da horma eta 1 m-ko lodiera dauka, eta barruko pezozko estalkia 0,30 m-koa da. Labearen eskuinaldean piezak lehortzeko eta gordetzeko leku bat dago.

Ekoizpen prozesua:

Labea ate edo ahoetatik kargatzen zen, eta bertatik kontrolatzen zen zeramiken egoste prozesua. Ontziak kameran kokatzeko aldamio moduko egitura bat muntatzen zen: egiturari eusteko, alde batetik, "taka" zeritzen "buztin bola eta bolatxo" batzuk jartzen ziren: lehenengoak hutsik zeuden buztinezko zilindro batzuk ziren, eta besteak, txikiagoak, kono moztu batzuk; beste aldetik, adreilu zabal eta estu batzuk jartzen ziren, eta horien gainean paratzen ziren ontziak, "trebera" edo "txakurra" esaten zitzaien pieza batzuen bidez bereizita. Labea kargatuta zegoela, lehenengo txintxor handiz estaltzen zen, eta gero horren gainean txintxor txikiagoa jartzen zitzaion.