Bretxako merkatua
FITXA
Izena: Bretxako merkatua
Herria: Donostia
Auzotegi: Bretxako plaza
Eskualde: Donostia-Beterri
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Merkatua
Tipologia Zehatza: Merkatuak eta kooperatibak
Mendea: XIX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Beste Mendeak: XX
Eraikintza Data: 1871
Merkatuak kokatu zen lekutik hartu zuen izena. Fatxada nagusiak donostiar bulebarrera ematen du, eta atzekoak plazatxoaren beste aldera, gaur egun merkatuaren zabalgune izateko egokitua.
Eraikinak oinplano angeluzuzena dauka, hiru pabiloiz osatua, eta zementuzko egitura eta manposteriazko hormak dauzka. Hiru hormarte ditu eta zorua zementuzkoa da. Eraikinean sartzeko, fatxada nagusian zirkuluerdiko arku bat aurkituko dugu, eta alboetan, berriz, sarbideek ateburua daukate. Argia hormetan irekitako leiho handien bidez sartzen da barrura.
Hareharria edo karea bezalako materialak konbinatuz kontraste kromatikoa lortzen da, eta fatxadek kolore bizia dute. Gainera, fatxada nagusian pilastra ildaskatuak eta frontoi oparo dekoratuak ageri dira; erdialdean erlojua nabarmentzen da.
Datu historikoak:
Merkatu egiteko obrak 1871n amaitu ziren. Proiektuan ez zitzaion garai hartan nagusi zen frantziar estiloko modari jarraitu, oso garestia zelako. 1898an eraikina eraberritu egin zuten: erdiko patioan estalki bat egin zen, eguraldi txarra egiten zuen egunetan euriak-eta kalterik ez eragiteko. Kioskoak ere orduan eraiki ziren, horietako bi laborategi kimikoko albaitariaren ikuskaritzarako, eta bestea merkatuaren diru biltzailearentzat. XX. mendean kontserbazio eta hobekuntza lanak burutu ziren, horien artean 1916an estalkietan egindakoa. Mendearen amaieran merkatua merkataritza gune moderno bihurtu zuten.