Lastur beheko eta goiko errotak
FITXA
Izena: Lastur beheko eta goiko errotak
Herria: Deba
Auzotegi: Lastur
Eskualde: Debabarrena
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Errota
Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Bi errota hauek erabat zaharberrituta daude, biak kultur jarduerak egiteko prestatuta, baina horien berri zehatzik ez da XX. mendea arte. Funtzionatzeko behar duen ur guztiaz hornitzen du Goikoak Behekoa, eta garai batean Lastur osorako indarra produzitzen zuen, eta biek ala biek zituzten ubidea, urtegia, errotapeko ur saltoa, isurbidea eta lantegia.
Gaurko egoera:
Presa bat gordetzen da, ubide bat 50 metro inguruko zabalera duena, eta horri eusteko manposteriaz eginiko hormatxoak, gaur egun morteroz indartuta daudenak; baita aldaparo bat ere Goikoan, manposteriaz eginiko hormekin; bestalde, Goikoak isurtzen duen ura Behekoak aprobetxatzen du. Goikoak tunel beheratua du eta harlanduzko dobelak kanoi_gangarekin.
Ala Goiko errotak ala Behekoak oinplano lauki formakoa dute, isuri bateko teilatua, eta eraikina oso-osorik lantegi da. Goikoaren zati bat luzituta dago eta manposteriaz egina da, ertzetan harlandua duela; Behekoa manposteriaz egina da eta zarpeatuta dago. Bai batean bai bestean turtukia, burdinazko ardatza eta garabia gordetzen dira.