Laborde y Labayen fabrika
FITXA
Izena: Laborde y Labayen fabrika
Herria: Tolosa
Auzotegi: Enpero kalea
Eskualde: Tolosaldea
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Papergintza
Tipologia Zehatza: Papergintza eta kimika
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Formala
Eraikintza Data: 1903
Autorea: Julian Eizagirre
Fabrika hainbat solairutan zatituta dago eta, bi etxebizitzaren artean aurkitzen denez, multzoari bizitegi itxura hartzen zaio.
Datu historikoak:
Fabrika hau 1903an proiektatu zen. Publizitate kartel asko egin zen lantegian, eta Tolosa eta Donostia turismoa egiteko oso leku zoragarri eta erakargarriak zirela aldarrikatzen zen horietan.
Ekoizpen prozesua:
Inprimategian, garai haietan, dena eskulana zen. Marrazkiak, irudiak alegia, pigmentu koipetsu berezi batekin egiten ziren harriaren gainean edo horretarako berariaz prestatutako paper baten gainean; marrazkia paperera pasatzen zen. 1852an prentsa mekanikoarekin egiten zen lana; 1870eko hamarraldian, harrien ordez, zinkezko xafla finak hasi ziren erabiltzen, horrela prozesua asko azkartzen baitzen. XIX. mende hondarrean berrikuntza teknikoak egin ziren, eta inprimatzean argazki prozesuak erabiltzen hasi ziren.