Itzuli orri osora

Laborde anaien pabiloia, bulegoak eta etxebizitzak

FITXA

Izena: Laborde anaien pabiloia, bulegoak eta etxebizitzak

Herria: Andoain

Eskualde: Tolosaldea

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Burdingintza

Tipologia Zehatza: Burdingintza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Arrazionalista

Eraikintza Data: 1928, 1939

Autorea: Manuel Laborde

Deskripzioa gaur egun:

Euskal Herrian arkitektura arrazionalistaren ia lehen etsenplutzat har dezakegu. Beheko solairua baino ez duen pabiloi luze batez eta sartaldera dagoen beste garaiago batez osatuta dago multzoa. Beheko, lehenengo eta bigarrengo solairuak ditu azken pabiloi horrek, eta bertan zeuden biltegiak, bulegoak eta etxebizitza, azken hori enpresako zuzendaritzarena. Bolumen sotilez osatuta dago eraikina, eta "makina" bat bailitzan taxutu da multzoa, hau da, elementu bakoitzak funtzio berezi bati erantzuten dio; behar-beharrezko ez den apaingarririk gabe egina da, eta ez da bilatzen bata bestearen arteko simetria, bolumetriaren estudioa baizik, mugimenduz hornituriko irudi mailakatu eta etengabea sortuz, egiturari eta eraikuntzari dagozkion irtenbideak zuzen, xalo eta tolesik gabe adieraziz. Sistema horiek nabarmen ageri dira bere itxura bolumetrikoan eta terraza gisa erabiltzen den gainalde lauan.

Eraikin osoa inguratzen duten gorriz koloreztatutako inpostek ederki nabarmentzen dute eraikinaren horizontaltasuna. Inpostek leihoak inguratzen edo elkarren artean batzen dituzte, erlaitz txiki gisa, bolumenak errematatuz. Jantokiari dagokionez, esan behar da ezaugarri arrazionalisten adierazgarri bikaina dela. Eraikin exentua "U" forman dauden gainerako eraikin industrialen aurrez aurre dago; erdian plaza bat ageri da, eta horri eraikinak bipilki erantzuten dio, eskultura handi baten gisa eskailera helikoidal bakartuaren posizio zentral nabarmenak simetria azpimarratzen duelako. Terrazek, iluntasun handia sortuz, fatxada nagusia plano horizontaletan mozten dute, eta gainaldean, zutabe txiki batzuen gainean bermatuta dagoen hegal handiak zerua zeharka ikusten uzten du. Eraikinak "T" forma alderantzia duen oinplanoa dauka, fatxada luzeena hegoaldera duela. Soto bat dauka, bi solairu, azpikoa eta gainekoa, eta gainalde laua, atzeraxeago bi bolumen txikirekin. Gainaldea terraza da, hegalez eta zurezko sarez estalia. Fatxada nagusian hasi eta eraikin osoa inguratuz, hainbat terraza ikusten da, eraikina plano horizontaletan ebakiz eta ilunguneak sortuz. Egiturarekin loturarik ez duen fatxada arin batek ematen dio eraikinari errematea. Egituran hutsarte urratu handiak nabari dira, arotz lan metalikoz estalia.

Datu historikoak:

"Laborde Hnos" enpresa 1926an sortu zen, "Laborde Hnos S.L." izenarekin. Horren helburua doitasun handiko lanabes ebakitzaileak egitea zen, esate baterako barautsak, lanabes arrak, fresak, terrailak... bai karbonoz, bai prozesu bizkorretan eginak. 1938an sozietate anonimo bilakatu zen. Manuel Laborde Werlinden ingeniari industrialak burututako proiektuaren arabera eraiki zen gaur egungo eraikina, baita 1937an ordu arte zegoenari, handituz, erantsi zitzaiona ere, halaber 1939an jantokia.

Laborde anaien pabiloia, bulegoak eta etxebizitzak
Laborde anaien pabiloia, bulegoak eta etxebizitzak