La perfecta zurrategia
FITXA
Izena: La perfecta zurrategia
Herria: Hernani
Auzotegi: Antziola auzoa
Eskualde: Donostia-Beterri
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Larrugintza
Tipologia Zehatza: Ehungintza eta larrugintza
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Fabrika gainalde batean dago eta angeluzuzenbat eratzen du, alde batean etxebizitza duela eta bestean beste eraikin bat. Angeluzuzenaren erdian patio bat dago, eta bertan pabiloi bat jaso zen.
Bulegoen eraikinak oinplano angeluzuzena du eta hiru solairu, adreiluzko itxiturarekin. Isuri biko teilatua dauka, eta gailurra fatxada nagusiari buruz paralelo dago. Bai sarrerak, bai fatxada nagusiko baoak, dinteldunak dira, baina bigarren solairuan angeluzuzenak dira eta balkoia dute, eta hirugarrenean dinteldunak dira eta etzanak.
Fabrikazioko pabiloiak angeluzuzenak dira, manposteriazko karga hormekin, eta barnealdea zirkuluerdikomanposteriazko arku batzuez banatuta dago. Zorua zementuzkoa da, eta estalkia isuri bikoa, zurezko zinbriekin. Ateak zirkuluerdiko arkuetan daude, eta fatxadan leihoak irekitzen dira eta, ganbararen parean, okulu bat.
Datu historikoak:
1838an, Antonio Martikorenak eta haren semeak zurrategi bat fundatu zuten, eta produkzioa berehala handitu zen, bai bertarakoa bai nazioarterakoa. XX mendearen hasieran galdara bat eta bi ontzi zeuden indar eragilea sortzeko. 1912an Fernando Montesek erosi zuen fabrika eta, II. Errepublikaren garaiko zailtasunak gainditu eta gero, 1936ko Espainiako Gerran etekinak izan zituen, bazkide baten etorrerarekin kapital berria eskuratzeaz gainera, gerrako elementuen fabrikazioan parte hartu baitzuen. Fabrika lanean ari da oraindik ere.
Ekoizpen prozesua:
Abian Hasieran, larrua zurratzeko, animaliaren larrua zuzenean hartzen zen. Lehenengo beratu egin zen, larrua malgu bihurtzeko, eta ondoren karetan sartzen zen, poroak zabaltzeko eta ilea prestatzeko. Ilea karraskatuz mozten zen eta, ondoren, harraskan uretan garbitzen zen, artean karea erantsita edukitzen baitzuen. Behin larrua prestatu eta gero, ontzen hasten zen.
Bi ontzi mota zeuden: batzuk geldi egotekoak eta besteak mekanikoak. Larruei ontzeko ebaketa teknikoak egiten zitzaizkien eta, ondoren, ontzien patiora irteten ziren, ontzen amaitzera. Behin ondu eta gero, pilara eramaten ziren, joaz malguago gera zitezen.
Lehortzeko, berriz, bi sistema zeuden: neguan, lurrun estufa baten bitartez, haizegailu batek aire epeleko korronteak sortzen zituen, udan, berriz, aire korronte naturalak erabiltzen ziren.
Azkenean koipeztatu, errematatu eta tindatu egiten zen.
Fabrika honetan erabili zen lehenbizikoz, begetalaren ordez, ontzeko sistema minerala.