"La dinamita"-Tximilarre multzoa
FITXA
Izena: "La dinamita"-Tximilarre multzoa
Herria: Galdakao
Auzotegi: Tximilarre
Eskualde: Hego Uribe
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Langileen etxebizitzak
Tipologia Zehatza: Langileen etxebizitzak eta jantokiak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Eraikintza Data: 1926
Autorea: Calixto Emiliano Amann y Amann, Jose Maria Basterra Madariaga
Eraikina hegoaldera begira dago, lurraren gorabeherei jarraituz mailakatuta, Tximilarre muinoan, Bilbo-Donostia errepide nagusitik gertu. Auzoak bi zati ditu, Tximilarre Goikoa eta Tximilarre Behekoa.
Datu historikoak:
Etxebizitzen promotorea "Sociedad Española de la Dinamita" izan zen. Asmoa aldi berean kooperatiba bat eratzea zen, etxebizitzetako biztanleek osatua, zeinaren arabera, Etxe Merkeen Legeari helduta, kooperatibistek hogeita hamar urtean etxeen jabetza lortuko zuten. Auzoa hogeita hamarreko hamarkadaren hasieran bete zen, eta familia bakoitzak 45 pezeta ordaintzen zuen hilero. Hainbat arrazoi tarteko, azkenean kooperatiba ez zen gauzatu, eta enpresak amortizazioaren kontzeptuan ordaindutako dirua itzuli behar izan zuen eta langileak maizter geratu ziren, gaur egun arte.