Itzuli orri osora

Kripango errota

FITXA

Izena: Kripango errota

Herria: Kripan

Eskualde: Arabako Errioxa

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Errota

Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XX

Beste Izenak: Barrera-ko errota , Recabo-ko errota

Datu historikoak:

Errota hau Kripan, Lantziego eta Billar herriek bat egin duten soro batzuen artean dago eta, bertara joateko, Kripandik Lantziegora doan errepidearen eskuinaldeko saihesbidea hartu eta 2,8 km ibili behar da.

Aro desberdinetan bildutako agirien arabera, hala nola 1856ko industri estatistikaren arabera, errotarri bakarreko errota zela dirudien arren, gorde diren zatiek gutxienez bi edo, agian, hiru harri izan zituela adierazten dute. Errotak XX. mendearen azken herenean utzi zion lanari.

Multzo honen erabiltzaileak Kripango eta Lantziegoko biztanleak izan ziren. Bertan depositu bat dago, kontrahorma mailakatua duena, errotarri bakarra zuen errotarako. Beste eraikin bat dago, oso txikia, non kargatzeko tutua dagoen, harlanduz egina; eta, azkenik, behean, bi solairuko beste espazio bat.

Gaur egungo deskripzioa:

Kanala, berez, soroak ureztatzeko ubidea bera zen, Errioxa aldean ohikoa zenez, zeregin bikoitza betetzen zuena.

Aldaparoa depositu handia da, eta oinplano ia laukizuzena du. Ezkerreko aldea lurrean zulatuta egina da, eta aurrekoa eta eskuinekoa harlanduz osatuta. Aurreko eta eskuineko aldeen angeluan 3 metroko alaka bat dago, harlanduzkoa, non urak hartzeko sarrera dinteldua dagoen.

Tunela estua da, aldeak zuzenak eta paraleloak dituena, eta eraikinaren atzeko zatian dago. Hasieran gangaz estalita dago, baina ondoren dintela dauka.

Zabaleran desberdinak eta luzeran berdinak diren hiru espazio horien multzoak oinplano laukizuzena du. Harri txikiz eginak dira, kareorez lotuta, eta ertzetan eta bao inguruetan harlandua dauka eta sarreretan dintelak. Eraikin guztiek isurki bakar bateko estalkia dute. Dena dela, ingenio guztietatik goikoa baino ezin izan da aztertu: espazio zatitu gabea da, behekoarekin gaur egun itxita dagoen ate batekin komunikatzen dena.

Kripango errota