Itzuli orri osora

Karrantzako geltokia

FITXA

Izena: Karrantzako geltokia

Herria: Karrantza

Eskualde: Enkarterriko Haranak

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Geltokia

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Deskripzioa eta datu historikoak:

1900. urtea baino lehenago eraiki zen, eta Bilbo-Santander trenbidearen sareari dagokio.

Eraikin angeluzuzena da, hiru garaiera dituena: beheko oina, non itxarongela eta geltoki buruaren bulegoa dauden; lehenengo solairua, etxebizitza dena, eta ganbara.

Hormak manposteriazkoak dira, baoen eta sarreren markoak eta ertzak izan ezik, horiek adreilu agerikoz eginak baitira. Eraikinaren akabera zementu bikortsuz eginda dago, eta horrek kontrastea egiten du gorri koloreko adreilu agerikoarekin. Teilatua isuri bikoa da, teila lau edo zapalarekin, zurezko egitura batean bermatuta.

Aurreko fatxadak nasara ematen du, eta bertan hiru sarrera irekitzen dira, arku beheratuarekin , inguruan bistako adreilu gorrizko greka batez apainduta. Atzeko fatxadan, berriz, karga tunel bat dago.

Geltokiaren eskuineko alboan erantsita beste eraikin bat aurkitzen da, biltegi zereginetarako, isuri biko estalkiarekin.

Karrantzako geltokia
Karrantzako geltokia