Josefa meategia
FITXA
Izena: Josefa meategia
Herria: Muskiz
Auzotegi: Cobaron
Eskualde: Ezkerraldea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Meatzaritza
Tipologia Zehatza: Meatzaritza
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Beste Mendeak: XIX
Estiloa: Anonimoa
Josefa, Aumento, Demasía a Aumento, Celedonia, Demasía a Celedonia, Demasía a la mina Celedonia, Asunción, Demasía a Asunción, Covadonga, Sagunto eta Demasía a Sagunto kontzesioekin eratutako multzo hau Kantabria eta Bizkaiko mugan dago, Kantauriko itsasbazterrean.
Datu historikoak:
Urteak joan eta urteak etorri behin eta berriro jabez eta tamainaz aldatu zen sortu zenetik 1971. urtea arte; urte horretan meategian lan egiteari utzi zitzaion. Errubioa eta burdin karbonatoa ateratzen zen. 1970ean Bizente Elosua Mikelarenak akzio guztiak erosi eta mineralak Bizkaiko Labe Garaiei saltzen zizkien; atzerrira ere esportatzen zuten. Onton udalerriko "Piquillo" kargalekutik bidaltzen zen mea kostako tren baten bidez.
Ekoizpen prozesua:
Hasieran lurra azalean urratuz ateratzen zen mea, baina sakonagotik atera behar izan zenean ezinbestean zulo edo putzu zuta bat eginez behar izan zuten sistematikoki barrua ustiatu.
Burdin formazioko errubioa agortu zenean burdin karbonatoak ustiatzen hasi ziren, eta horretarako Josefa meategiko bost labeak jaso behar izan zituzten.
Kostaldeko trenean eramaten zen mea kiskalia.