Itzuli orri osora

Jose meategia eta labea

FITXA

Izena: Jose meategia eta labea

Herria: Abanto/Muskiz

Eskualde: Ezkerraldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Meatzaritza

Tipologia Zehatza: Meatzaritza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XIX

Autorea: Anonimoa

Gaur egungo deskripzioa

"Zurruquillo" izeneko parajean dago meategi multzoa, Abanto-Zierbena udalerrian, Muskizekin muga eginez. Kiskaltzeko labea eta mea depositua, beste ezer gehiago ez da kontserbatzen egun.

Kiskaltzeko labea adreilu agerikoa da kanpoaldetik eta erregogorra barrualdetik, profil mailakatua dauka eta zumitz tradizionalez hornituta dago kanpoaldetik. Konoak piramide forma du, xafla iltzez jositakoarekin moldatua, eta deskargatzeko lau aho dauzka bere atetilekin, eta horiek kontrapisu sistema batekin ixten-irekitzen dira.

Mea deposituak horma zuzenak dauzka, trenkada batez konpartimentutan zatituta, eta aurreko aldean bi hustubide. Deposituaren oinarria hiru hormaren gainean bermatuta dago, eta horma horiek bi nitxo dinteldun , oinplano karratukoak, eratzen dituzte. Horietako bakoitzak bi hustubide dauzka, eta den-dena manposteriazkoa da.

Datu historikoak:

Meategia lehenbiziko aldiz 1871n Juan Bautista Cortesek erregistratu zuen, baina geroztik jabe asko izan zituen, eta 1960 aldera itxi egin zen.

Ekoizpen prozesua:

Lurpeko galeria batean ustiatzen zen mea eta plano makurtu batetik joaten zen bertara. Meategiaren aho ondoan zegoen labean kiskaltzen zen ateratako mea, eta Trianoko trenbidean zehar garraiatzen zen.

Jose meategia eta labea