Itzuli orri osora

Olabarriko burdinola-errota

FITXA

Izena: Olabarriko burdinola-errota

Herria: Muxika

Auzotegi: Zugastieta

Eskualde: Busturialdea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Errota

Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XVIII, XX

Eraikintza Data: 1739

Beste Izenak: Olazarreko burdinola, Olabarriko errota

Autorea: Nikolas Etxebarrieta

Datu historikoak:

Zugastieta auzoko erdigunean dago multzo hau, Oka ibai gaineko zubiaren ondoan. Errota beti erlazionatu da Zugastietako burdinolaren multzoarekin, Nikolas Etxebarrietari eskerrak egina. Labairuk dioenez, burdinola XIX. mendearen azkenera arte aritu zen lanean; orduan errota bihurtu zen eta gaur egun arte errota izaten segitu du. Presa handi bat dauka multzoak. Eskuinaldetik Oka ibaiarekin bat egiten duen errekastotik ere hartzen zuen ura garai batean.

Gaur egungo deskripzioa:

Presa grabitatezkoa da eta kontrahormekin sendotuta dago; trazatu zuzenekoa da, aurrealde zuta du eta atzealdean ezponda dauka. Manposterian egina da ur lasterrari buruz zeharka, eta hiru mailako aurretiko bistan gero eta estuagoa da.

60 metroko luzera eta metro bateko zabalera dauka ubideak. Zuzena da, ur lasterraren ezkerraldean manposteriazkoa da, eta eskuinaldean, aldiz, lurra zulatuta egina.

Ubidearen eskuinaldearen irekigune dibergentea baliatuz egin zen aldaparoa. Oinplano poligono formakoa du, harlanduz painduta dago urtegia, eskuinaldeko zati bat zementuz indartuta dauka, eta ubidea eta aldaparoa bateratzen diren gunean isurbidea dago. Tunela, luzanga, manposteriaz egina da.

Oinplano angeluzuzenekoa da eraikina, eta emokatuta dago. Bi isurialdeko estalkia du sarrerako fatxadari buruz perpendikularki moldatua. Ateak ateburua dauka, baita fatxadetan han-hemenka ordenarik gabe nahas-mahas dauden baoek ere. Beheko solairuan dago ehotzeko gela, eta olako isurbidean turtukiak kontserbatzen dira. Bi errotarri ere ikus daitezke, bata garia ehotzekoa eta bestea artoa ehotzekoa; azkeneko hori oraindik lanean ari da.

Olabarriko burdinola-errota
Olabarriko burdinola-errota
Olabarriko burdinola-errota