Itzuli orri osora

Norteko trenbideko zubia.Madril-Irun trenbidea (Norteko trenbideak)

FITXA

Izena: Norteko trenbideko zubia.Madril-Irun trenbidea (Norteko trenbideak)

Herria: Ormaiztegi

Eskualde: Goierri

Herrialde: Gipuzkoa

Tipologia Orokorra: Trenzubia

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Eraikintza Data: 1863

Beste Izenak: Ormaiztegiko zubia

Autorea: Alexander lavalley

Gaur egungo deskripzioa:

Zubi hau 1863an eraiki zen, eta gaur egun jada erabiltzen ez den eraikuntza sistema baten adibide da: altzairu ijetziz egindako habe-sare jarraituz osatuta dago, ordezkatze eta desagertze prozesu orokortu bat jasaten duena. Trenbidearen garapenari lotutako aro baten ordezkaria da eta, bai antzinatasunagatik, bai neurri handiengatik eta garaieragatik, oso ondasun garrantzitsua da Euskal Herriko XIX. mendeko ingeniaritza zibilari dagokionez. Apaingarririk eta xehetasun historizistarik gabea, bere adierazpen formalik handiena burdinazko xaflek osatzen duten sare trinko eta sendoa da, habeen arteko hutsarteak txarrantxatzen eta betetzen dituena. Bost hutsartetan egituratutako kutxa handi jarraitu baten gisa antolatzen zen. Gaur egungo zubiak gerran jasandako gorabeherei erantzuten die: betoi armatuzko bost asto trakets berri erantsi zaizkio; guztira, beraz, hamar bao dauzka orain; bost bao berri horiekin zubiaren jatorrizko egitura metalikoa hamar hutsarte jarraitutan zatituta geratu da eta, horrenbestez, bere balio estetikoa eta eraikuntzarena nabarmen hondatuta. Zubiko baoek 30-25 metroko luzera dute, eta luzeenak erdikoak dira.

Hiru habe nagusi elkarrekiko paralelok osatzen dute burdinazko egitura. Hirurak jarraituak dira eta habe-sare asko osatzen dituzte barra lauekin, eta burdinbide bikun bati eusten diote. Habeak tartetan zatitzen dira haga eusle edo muntaga zuten bitartez; muntagak gotorrago dira zubiaren euskarrietan, eta, horregatik, horien eta habe-sare gurutzatuen segidarekiko elementu berezi gisa ikusten dira.

Hiru habeak San Andres esaten zaien gurutzeen bitartez trabesean indartuta daude, eta gurutze horiek "T" formako profilez, xafla batzuez eta "L" formako elementu angeluar horizontalki jarritakoz osatuta daude. Soliba eta habeluzeekin bilbaturiko egiturarekin taula bat eratzen da gainaldean. Soliba horiek "T" motako bi habe bikun dira, bata besteari soldatuta. Euskarri-taulatu horren gainean doaz zeharragak, altzairuzko xaflen eta trenbidearen errailen azpian ezkutatuta. Alboetako habe nagusietatik ateratzen den korridore irten batek ematen dio gaina; altzairuzko eskudel babesle bat dauka korridoreak, eta horrek habe-sare gurutzatuak dauzka.

Habeen goiko eta beheko aldeak zabalera desberdineko xafla batzuez eratuta daude, puntu jakin batzuetan sekzioa gehiago indartzeko. Iltze buru-zabalez josita daude habeak elkarri, zenbait puntutan soldatuta, eta egitura osoa metalezko pintura grisez margotuta dago.

Euskarriak bi eratakoak dira: alde batetik, betoi armatuzko bost astoak, hau da, egindako oinplano karratua daukan egitura huts batekin eta lau zutaberekin osatuak, 1936ko gerrakoak eta, bestetik, jatorrizko astoak daude, harrizko zutabe angeluzuzenekin eginda, kanpoaldetik akabera harlanduzkoa dutela. Zutabe horiekin bat eginez alboko habeen gainean jarrita daude elektrizitatearen katenarien zutabe metalikoak.

Datu historikoak:

Alexander Lavalley frantziar ingeniariak eraiki zuen, 1863an. Bigarren karlistaldian, liberalek aurrera egin ez zezaten, karlistak zubia botatzen saiatu ziren, baina huts egin zuten. 1912an bigarren bidea ipini zuten, izan ere, jatorrizko proiektuan ere hori aurreikusten zen, eta 1928an elektrifikatu egin zuten. 1936an, faxisten jazarraldiari aurrera egitea galarazteko, sopleteak erabiliz, Madril alderako bi tarte moztu zituzten; 1937an ipini ziren horiek berriro.

Norteko trenbideko zubia.Madril-Irun trenbidea (Norteko trenbideak)
Norteko trenbideko zubia.Madril-Irun trenbidea (Norteko trenbideak)