Mundakako zubia
FITXA
Izena: Mundakako zubia
Herria: Mundaka
Auzotegi: Astoaga
Eskualde: Busturialdea
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Trenzubia
Tipologia Zehatza: trenbideak eta funikularrak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Beste Mendeak: XIX
Eusko Trenbideak sare handiaren zati izan zen. Gernika-Zornotza linea 1888an inauguratu zen, eta obrak Pablo Alzolak gidatu zituen. Hura amaitu zutenean, enpresak Sukarrieta-Mundakaraino luzatu zuen zerbitzua, 1893an, eta horretarako Mundakako zubi hau eraiki behar izan zuten.
Zubia Bermeo aldera goazela herriaren sarreran dago, eta bertan dagoen desnibela berdintzen du. Pablo Alzolak diseinatu zuen, eta 91 metroko zubia da, den-dena harriz egina.
Argi bakarreko sei begi ditu, 5 eta 10 metro bitartekoak, zirkuluerdiko arkuan betoi armatuz eginak, ingurua harlanduzkoa dutelarik. Arkuak harlanduz egindako zutabe angeluzuzen batzuen gainean bermatzen dira.