Itzuli orri osora

Mallonako galtzadetako geltokia

FITXA

Izena: Mallonako galtzadetako geltokia

Herria: Bilbo

Eskualde: Hego Uribe

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Geltokia

Tipologia Zehatza: Trenbideak eta funikularrak

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XIX

Eraikintza Data: 1895

Beste Izenak: Lezamako geltokia

Deskripzioa eta datu historikoak

Lezamako geltokia ere esaten zaion eraikin hau Bilbo-Lezama trenbide sarekoa da.

Eraikin irregularra da, isuri biko estalkiarekin eta teila lau edo zapalarekin. Beheko oina eta hiru solairu ditu eta, luzerako ardatza etenda dagoelarik, angelu bat osatzen du. Solairu desberdinak bereiziz inposta lerro bat ikus daiteke. Geltokiaren egitura zurezkoa da, eta hormak zarpeatuta daude eta zokaloa harlanduzkoa da.

Beheko oinean dago sarbide nagusia. Sarrera hori bikoitza da eta zirkuluerdiko arkuak dauzka; bertatik eskailera bat irteten da, beheko oinetik nasetara doana. Beste sarrera bat ere badago, Mallonako Galtzadetatik, garai batean kaperaren zerbitzurako erabiltzen zena. Lehenengo solairuan ataria dago, eta bigarren eta hirugarrenean etxebizitzak.

Nasetako fatxadan bederatzi bao ardatz ikus daitezke, eta leihoburuak eta balkoitxoak tartekatuta ageri dira, alboetakoak eta erdikoa begiratokiak direlarik. Sarrerako fatxadan ez dago begiratokirik eta itxiagoa da.

Geltokiaren multzoa kapera batez osatzen da. Kapera horrek hileta trenei ematen zien zerbitzua, zeinak geltokitik Derioko hilerrira joaten ziren. Kaperaren eraikina angeluzuzena da, oinplano bakarrekoa, 1985 aldera eraikia. Isuri bikoa da, arbelarekin. Bertan Mallonako Galtzadetatik sartzen da, zirkuluerdiko arku baten azpian dagoen maldatxo batetik. Arkuak erlaitza dauka eta pinakulu batzuek errematatzen dute.

Mallonako galtzadetako geltokia