Itzuli orri osora

La cerámica

FITXA

Izena: La cerámica

Herria: Laudio

Auzotegi: Gardea

Eskualde: Aiaraldea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Erregogor industria

Tipologia Zehatza: Zeramika

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Gaur egungo deskripzioa:

Iñaki Aretak zaharberritu zuen eta egun industrialdearen administrazio egoitza da; Gardea auzoan dago eta Nerbioi ibaiak eta burdinbideak mugatzen dute.

Datu historikoak:

Urkixoko Markesak fundatu zuen XX. mendearen hasieran, teileria mekaniko izateko, baina ondoko urteetan produktu zeramiko eta erregogor industrialak egiteko lantegi bilakatu zen.

Hasieran oinplano angeluzuzenekoa zen, erdian tximinia bat zeukan, eta hortik ateratzen zen adreilu erregogorrez egindako 4 labe zirkulu formakoei su txikian zerien kea. Labeak kanpoaldean zeuden, alde labur bakoitzaren ondoan, binaka banatuta. Eraikinaren alde bati erantsita estalpe bat zegoen, adreiluak eta teilak lehortzeko.

1946an ACENOR fabrikaren kargu egin zenean pabiloiaren erdia deuseztatu zuten, eta instalazioak lantegi osagarri gisa erabili ziren adreilu erregogorrak egiteko, 1983ko uholdeak gertatu ziren arte.

Ekoizpen prozesua:

Zeramikazko gauzakiak labe zirkulu formakoetan egosten ziren bitartean, gainerako eginbeharrak fabrika barruan egiten ziren, hor barruan zeuden-eta materialak xehatzeko eta horiek fabrikatzeko makineria eta tresna mekanikoak. Kargagailu bat zuten, gorputz zuta fatxadatik irtena, teilak eta adreiluak goiko biltegira jasotzeko.

Burdinbideaz beste aldean buztin depositu bat zegoen, zeramikazko gauzakiak ekoizteko fabrika lehengaiz hornitzen zuena. Horrez gainera terminal bat zuen eta aparkaleku bat, lantegian landutako produktuei irtenbidea errazteko.

La cerámica
La cerámica
La cerámica