Electra abaloz y mendia indarretxea
FITXA
Izena: Electra abaloz y mendia indarretxea
Herria: Andoain
Eskualde: Tolosaldea
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Indarretxea
Tipologia Zehatza: Argietxeak eta fabrikak
Mendea: XIX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Oria Ibai ertzean dago indarretxea, Andoain eta Lasarte udalerrien artean. Multzo hidroelektriko zinez azpimarragarria da, bi kilometro barruan baitaude presa, ubidea eta indarretxea bera.
Grabitate arkua du presak, eta bertan hasten da ubidea, gutxi gorabehera 1,5 kilometrokoa, manposterian kareharriz egina. Geroztik behin eta berriro konpondu da zementuarekin. Ur sarrera horizontala duten hiru turbina multzo dauzka, hirurak urmaelean sartuta.
Eraikin angeluzuzena da, bi solairu eta lau isurialderekin, eta bertan daude makinen gela eta etxebizitza. Manposteriazko karga hormen gainean eraikita dago, eta zurezko egitura eta burdinazko habeak dauzka. Bi erregistrotan banatuta dauden bao dinteldunetatik sartzen da barrura argia. Atzeko fatxadan dago aldaparoa .
Lau atal ditu zubiak, eta zementuzkoa da. Egitura zementuzko habeetan ezarrita dago, eta habeak, luzetara jarrita, oin obalatuko zutabeen gainean bermaturik daude. Burdinazko eskudel batek errematatzen du zubia, eta aurrealdean ate bat dauka, burdin sare artistiko batekin.
Datu historikoak:
Hernaniko Mendia S.A. paper fabrikarentzat produzitzen zuen indarra indarretxeak. Bere beharrak asetzeko Oria ibaian ur salto bat zeukan, baita bi zentral termiko ere erreserban.
Ekoizpen prozesua:
Oria ibaiko ur jauzi batez baliatuz produzitzen zuen indarra, baina ura erdi agortzen zelako eta ahalmena galtzen zuelako, indarretxearen kanpoko aldean, lurpean, zementuzko eraikin baten barruan, turbina berri bat ezarri zen.