Platako itsasargia
FITXA
Izena: Platako itsasargia
Herria: Pasaia
Eskualde: Oiartzualdea
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Itsasargia
Tipologia Zehatza: Itsasargiak
Mendea: XIX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Formala, Historizista
Eraikintza Data: 1855
Autorea: Carlos Campuzano
Pasaian itsaslabarraren gainean dago itsasargi hau. Eraikin almenaduna da, eta saihetsetan dituen dorreekin gaztelu itxura hartzen zaio. Pasaiatik joaten da bertara, 2,5 kilometro luzeko kamio batetik. Bi segundoero itzaltzen den argi txuria 15 miliatik nabaritzen da.
Datu historikoak:
Pasaiako portuaren sarreran 1855eko urriaren 1ean hasi zen funtzionatzen. Carlos Campuzano ingeniariak eraiki zuen, eta 1986an birmoldatu egin zen.
Ekoizpen prozesua:
Hasieran, enbolo eta erresortez osatutako lanparak produzitzen zuen argia, oliba-olioz baliatuta. Ondoren, 1899an, parafina eta petrolioz funtzionatu zuen, 1899tik 1934ra arte, eta azken urte horretan elektrifikatu egin zen, 200 watteko goritasun-lanpara batekin. 1943an jarri zituzten AGA distiratzaile berriak, argia kliskan zabaltzen zutenak. Sistema honekin egiten du argi gaur egun ere; erreserba bezala aldagarri automatiko bat dauka eta gas azetilenozko errekina.