Itzuli orri osora

Maeztuko burdinola

FITXA

Izena: Maeztuko burdinola

Herria: Arraia-Maeztu

Eskualde: Arabako Mendialdea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Burdingintza

Tipologia Zehatza: Burdingintza

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Estiloa: Formala

Gaur egungo deskripzioa:

Berron ibaiertzaren ezkerrean aurkitzen da burdinola multzoa, herritik urruti. Bertara joateko herriko ipar mugaraino jaitsi behar da, eta hor, eskuinetara, "Anglo-vasco" trenbideko garai bateko geltoki zaharrera daraman errepidea hartu, eta ezkerretik ibai aldera San Joan zubi aldera joanda, itxitura bat aurkituko dugu, eta bertan burdinolaren hondakinak. Itxituratik kanpoan lurrezko ubide luzearen trazatua eta presa kontserbatzen dira; biak ziren beharrezkoak burdinolak funtzionatzeko.

Datu historikoak:

Burdinolari buruzko lehen agirietan esaten da 1772an eraiki zela. XIX. mendearen erdialdera lau langile ari ziren lanean bertan eta urtean 1000 kintal burdina produzitzen zuten; horretarako 5000 zama ikatz eta Somorrostroko 2000 kintal mea behar ziren. 1858an Abreu katalan enpresaburuak berritu egin zuen: lurrun makina bat ezarri eta eraikina handitu zuen, 70 langile ari baitziren lanean. Baina sektorean krisi gogorra izan zen eta gogor erasan bide zion burdinolari, horren berri gehiago ez baita behintzat XX. mende hasieran.

Ekoizpen prozesua:

Fabrika kokatzeko bertan zegoen ur salto bat hartu zuten kontuan eta, bertan, turbina bat jarri zuten, bi mailu birrintzaileri, errota bati eta fusiorako hiru galdara bertikali eragiten ziena. Harria "Santa Eufemia" meategitik ateratzen zuten, baina batez ere ondoko "San Joaquin" kontzesiotik. Azken horretan, harrobi handietan urratuak eginez ateratzen zuten lehengaia, eta hura zen fabrikan asfalto hautsarekin edota xaflekin produktuak egiteko oinarria.

Maeztuko burdinola
Maeztuko burdinola