Itzuli orri osora

"Luchana mining

FITXA

Izena: "Luchana mining

Herria: Ortuella

Eskualde: Ezkerraldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Meatzaritza

Tipologia Zehatza: Meatzaritza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XIX

Eraikintza Data: 1871

Gaur egungo deskripzioa

Torre Luchanan hasten zen burdinbidea hor bakarrik zegoen kargalekua- eta, Retuertotik barrena pasa eta ibilbide desitxuratu bati jarraituz, linearen bukaerak Pickuy meategiko plano makurtuarekin bat egiten zuen, non garbitegi bat zegoen. Punta batetik bestera hainbat desnibeli eta trabari iskintxo eginez pasatzen da burdinbidea.

Kontserbatu den labea karbonatoak kiskaltzeko erabiltzen zen. Cuadro izeneko sakanean dago, dekantazio putzuen ondoan, Ortuella udalerriko lur sailetan. Kubo formako estruktura dauka eta lur sail terraza bihurtutako batean lekukotuta dago. Material gisa harlandua eta manposteria erabili ziren, azken hori kareorez eta adreilu gotorrez osatua. Barrua, adreilu erregogorrez egina, zirkulu formakoa da.

Datu historikoak:

1871ean eratu zen "The Luchan Mining Company" sozietatea; Maspelerrekatik gertu zeuden meategietako jabeek osatu zuten. 1872an hasi zen burdinbidea eraikitzen eta meategiak eskuratzen. 1889an eraiki zuten karbonatoak kiskaltzeko aurrenetako labea eta kopuru handian hasi ziren kaltzinatuak produzitzen. Era berean meatzarien herrixkak sortu ziren, hala nola Arnabel, La Gorriga eta Barrietas.

1928a arte meategien eta burdinbidearen kontzesioa Luchana Miningen eskuetan egon zen, baina urte horretan Bizkaiko Labe Garai enpresari saldu zitzaion. Retolaza jaunak den-dena alokatu eta gauza batzuk eraldatu egin zituen: makina birrintzaileak eta portuak egin zituen, eta horietan aldez aurretik aukeratutako harria kargatu eta Bitoritxako karobira eramaten zen.

1940an ustiatze lana abandonatu eta burdinbidea erabat eraitsi zen. 1970an Agruminsaren esku geratu zen mearen ustiapena. Gaur egun ez da mea ateratzen lanik egiten.