Loruri etxe multzo-kooperatiba
FITXA
Izena: Loruri etxe multzo-kooperatiba
Herria: Bilbo
Auzotegi: Loruri etxe multzoa
Eskualde: Hego Uribe
Herrialde: Bizkaia
Tipologia Orokorra: Langileen etxebizitzak
Tipologia Zehatza: Langileen etxebizitzak eta jantokiak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Formala
Eraikintza Data: 1923, 1925
Beste Izenak: Cooperativa ciudad jardin bilbaina
Autorea: Pedro Ispizua Susunaga
Etxe multzoa Artxanda magalaren beheko aldean dago, eta guztira 13.000 m2 azalera du. 100 etxebizitza dira, bi familiarentzako 50 etxetan banatuta, eta elkarren artean kaleak eta lorategiak dituzte. Auzo erdian eraikin sozial bat dago. Etxebizitzak eraikin horren inguruan daude, eta bertatik irteten dira etxeetara doazen oinezkoentzako bideak.
Datu historikoak:
Kooperatibaren sustatzailea "Ciudad Jardín Bilbaína" izeneko kooperatiba izan zen, langile eta kazetari zenbaitek osatua, eta helburua zen kide bakoitzak "bere etxea izatea, behar bezalakoa eta higienikoa, ahal dela, aldamenean bere lorategi eta baratzea dituela". Arazo nagusia lur sailak aurkitzea izan zen. Etxeak bi fasetan eraiki ziren: lehenengoa 1923an, eta bigarrena 1925ean. Jarduera gauzatzeko Etxe Merkeei buruzko legediaren onurez baliatu ziren. Hegoaldeko Aterabidea eraiki zenean, horietako 6 etxe bota egin ziren.