Itzuli orri osora

Lorenza meategia

FITXA

Izena: Lorenza meategia

Herria: Abanto

Eskualde: Ezkerraldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Meatzaritza

Tipologia Zehatza: Meatzaritza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XIX

Gaur egungo deskripzioa:

"La Altilla" izeneko parajean dago multzoa, Abanto-Zierbenan, eta Las Carreras herrirarino zabaltzen zen San Lorentzo ermitaren beheko aldetik.

Instalazio haietatik gaur egun mea depositu bat, lantegi mekaniko bat, bi labe, burdina ijezteko sutegia eta Pozo Gerente bakarrik geratzen dira. Lorenza meategiko kiskaltze labea, zeinaren egitekoa karbonatoa kiskaltzea baitzen, kanpoaldetik adreilu agerikoaz egina zegoen eta barrutik erregogorra zen. Gaineko ahoa adreilu agerikoaz eginiko tximinia koniko batekin eta tapa birakari batekin estalita dauka, eta horren bidez nahierara ixten eta irekitzen zen.

Lorenza meategiko labe metalikoaren zeregina mea kiskaltzea zen, eta jadanik tamainaka sailkatuta zegoen mea biltzen zuen depositu batekin erlazionatuta dago. Zirkulu formako sekzioa dauka labeak, eta silo-tolba bat du, betoi armatuzko sei pilarek eusten diotela. Pinoi eta koroa mekanismo batez eragiten zaion estruktura birakari batekin estalita dago bere irenspidea, eta horren zeregina hustubideetatik mea banatzea da, finenak eta meheenak bahean eralki eta gero aukeratu ondoren.

Labeari erantsita metalezko estruktura bat dago. Horren zeregina mea zekarten bagoiei bultza egitea zen, eta beheko aldean bahe bat eta hiru depositu zeuzkan, jadanik tamainaren arabera aukeratua izan zen mea biltzeko. Eremu horretatik ateratzen zen labea kargatu ohi zuen uhal garraiatzailea.

Datu historikoak:

Lorenza, Confianza, Isabela, Santa María, Juliana, Clotilde, Marianela eta Domingo kontzesioekin osatuta zegoen meatzea. Beste meategi askotan gertatu zena gertatu zen honetan ere, hots, hasiera beretik sarri aldatu zela jabez, harik eta Richter familiaren eskuetara pasatu arte. Alokairuan eman zitzaion behin betiko familia horri, baina sektorean sortu zen krisiagatik 1970ean itxi egin behar izan zuen meategia.

Ekoizpen prozesua:

Hasieran kanpoan lurra aitzurtuz eta urratuz ateratzen zuten mea, baina gerora lurpean ustiatu zuten, plano makurtuan 70 metro sakonduz.

La mina Confianza tenía explotación en galería y el mineral era calcinado y transportado por ferrocarril.

Hainbat nibeletan zatituta dago, erdiko galeria batekin, Lorenza meategia. Ateratzen zen mea kabestrantez eramaten zen; 8 tona mea jasotzen zituen, eta horiek labean sartzen ziren bertan kiskaltzeko. Mea kiskalia plano makurtu batetik ateratzen zen eta ustiatze lanak egiten ziren eremuan, gorenean zeuden depositu batzuetara goititzen zuen; hor aireko tranbia batean kargatu eta Piquilloko kargalekura eramaten zen.

Confianza meategiko ustiatze lanak galerian egiten ziren, eta mea kiskali eta burdinbidez garraiatzen zen.

Lorenza meategia
Lorenza meategia
Lorenza meategia