Itzuli orri osora

Oteoko errota

FITXA

Izena: Oteoko errota

Herria: Kanpezu

Auzotegi: Antoñanatik sabandorako bide zaharra

Eskualde: Arabako Mendialdea

Herrialde: Araba

Tipologia Orokorra: Errota

Tipologia Zehatza: Errotak eta Burdinolak

Mendea: XIX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XX

Datu historikoak:

Errotara iristeko Antoóanatik zaldi heztegira doan saihesbidea hartu eta Sabando errekari buruz paralelo doan bide bati jarraitu behar zaio. Eraikina Oteoko bidegurutzearen ondoan dago. Multzoa noria batek, kargatzeko tutu metaliko batek, errotaren eraikinak eta errotariaren etxeak osatzen dute. Etxeak bi solairu eta ganbara ditu. Errotarri bakarreko errota izan zen, 1908ko eta 1920ko Industri Matrikuletan ageri denez, eta Oteoko eta Antoóanako biztanleek erabiltzen zuten. Oraindik ere makineriaren zati bat gordetzen da, baita limpia bat eta galbahea ere.

Gaur egungo egoera:

Presa zuzena da, eta ur lasterrarekiko zeharka samar jarrita dago. Neurri ertaineko harriz egina da, atzeko aldean zurezko pieza batzuek lagunduta.

Kanalari dagokionez, hasieran lurrean zulatuta eginda dago, baina gero sekzio zirkularra duen metalezko tutu baten bitartez luzatzen da, uren hartunearen eta errotaren arteko desnibela gainditzeko egina.

Estolda zirkuluerdiko arku baten azpian dago, kareharrizko harri zapalez egindako despieze batekin, baina ezin da bertan sartu, ur irteera itxita dagoelako.

Errota lurraren kontra egindako eraikin txiki bat da. Harri txikiz egina da, eta eskuinaldeko fatxadan haitz natural bati egokituta dago. Estalkiak bi isurki ditu eta, zurezko sarrera dintelduan izan ezik, ez da bat ere baorikageri. Barrualdea zatitu gabea da, eta ehotze gela da. Bankua sarreratik ezkerraldera dago, eta gelak ez du argiztapenik. Errotariaren etxea fatxada nagusiaren ondoan dago, exentua, harriz egina, eta bi solairu eta ganbara dauzka.

Gari alea ehotzeko errotarri pare estali gabea gordetzen da, eta, lanabesen artean, zurezko kaxa eta tapakia dituen aska bat nabarmen daiteke, bankuaren aurreko aldean erdian, baita zurezko garabi bat ere, burdinazko ilargi erdi batekin, eta irina bahetzeko galbahe bat eta limpia bat.

Oteoko errota
Oteoko errota