Ordiziako merkatua
FITXA
Izena: Ordiziako merkatua
Herria: Ordizia
Auzotegi: Kale nagusia
Eskualde: Goierri
Herrialde: Gipuzkoa
Tipologia Orokorra: Merkatua
Tipologia Zehatza: Merkatuak eta kooperatibak
Mendea: XX
hiribildua.Época: Aro Garaikidea
Estiloa: Eklektikoa
Eraikintza Data: 1925
Autorea: F.Gurrutxaga
Egundoko neurriak dituen merkatua da, herriko plaza nagusian, inspirazio neoklasikoko motiboak nagusi dituena. Esparrua betoi armatuz estalita dago, guztiz irekia da, eta lurraren desnibela berdintzen duen plataforma baten gainean jasota dago.
Oinplanoa trapezoidala da, ertz alakadunak ditu eta estalkia terraza formakoa. Sabaiari eutsiz izkinetan zortzi zutabe daude, zerrenda ildokatuekin apainduta, eta beste 12 zutabe daude, korintotar estilokoak, fustea ildaskatua dutenak. Horietarik lau baino ez daude barneko espazioan, hori zatituz eta forjatuaren erdiko habeei eutsiz.
Dekorazioa hegalaren errematean bildurik dago, friso eta arkitrabe molduratu gisara, eta euskarriei dagozkien puntuak loreontzi handiz apainduta ageri dira. Udaletxe aldera dagoen fatxadan udalerriaren armarria ikus daiteke.
Datu historikoak:
Merkatua F. Gurrutxaga arkitektoaren proiektuaren arabera eraiki zen, 1924an. Gaur egun ere merkatu bati dagozkionak egiten dira bertan.