Itzuli orri osora

"Orconera Iron Ore Company limited"

FITXA

Izena: "Orconera Iron Ore Company limited"

Herria: Ortuella

Auzotegi: Orconera

Eskualde: Ezkerraldea

Herrialde: Bizkaia

Tipologia Orokorra: Meatzaritza

Tipologia Zehatza: Meatzaritza

Mendea: XX

hiribildua.Época: Aro Garaikidea

Beste Mendeak: XIX

Gaur egungo deskripzioa

Lur eremu zabala da, Abanto-Zierbena, Barakaldo, Ortuella eta Trapagaran udalerriei dagokiena, eta Orconera, Carmen, Previsión, La Magdalena eta Conchak zituen zortzi meategietatik bat eta Cesar meategiaren erdia ustiatzen ziren bertan. Eremua gaur egun dekantazio uraska handi baten eta etxebizitza banaka batzuen ondoan dago. Inguruan bi plano makurturen hondakinak ikus daitezke; XX. mendearen hasieran hiru plano ziren hor, eta horien egitekoa zen mea meategitik labeetara eta burdinbide nagusira ekartzea.

Mea ustiapenaren hondakin nagusiak paisaian nabari dira batik bat: plano makurtuak, mea ustiatzeko eratutako terrazak, zabortegi handi-handiak, dekantazio uraskak, etab. Horiek denek desitxuratzen dute eremu horretako paisaia jatorrizkoa.

Meatzea ustiatzen hasi ziren lehen garai hartako lanen aztarnei gaur egun oraindik ere antzematen zaie. Horietan nabarmenena Orconera izeneko lekua da, non baitzeuden kiskaltze instalazio nagusiak. Ederki nabari dira hor hainbat elementu, esate baterako betoizko plano makurtu bat, behialako garbitegi bat, mea eta ikatz depositu batzuk, bahe bat, makina zehatzaile bat, uhal garraiatzaile baten euskarriak, etab.

Alto de Campomar esaten zaion paraje ezagunean dago garbitegia, bi metro altuko manposteriazko murru batez inguratuta, eta bertan barruan aurkitzen dira biltegiaren, bulegoaren eta izen zerrendaren ardura zuenaren etxebizitzaren hondakinak. Manposteria zarpeatutako karga murruak dauzka eraikinak eta isuri biko estalkia. Ezkerreko alboan karga tunel bat dauka, alboka, arku beheratuarekin , eta argia barrura leiho eta bao arku beheratutakoetatik sartzen da. Eraikinak hiru aho handi ere badauzka arku beheratu batekin, eta horren bitartez komunikatzen da aldamenean dagoen masa egiteko ontziarekin; ontzi horretan egon ohi zen mea bilduta, eta eraikinak oinean bi arrapala zeuzkan, non aurkitzen ziren baheak mea bere tamainaren arabera bereizten zutenak.

Oinplano angeluzuzeneneko plantak gauzen aukera egiteko, eta sutegi, lantegi eta makina gela izateko funtzioa zuen. habearte manposteriazko horma batez bitan zatituta zegoen eta isuri biko estalkia zeukan. Sotilki apainduta dago eraikina eta hormek ez dute edergarririk, alabaina xafla leun batek inguratzen ditu hastialak eta fatxaden perimetroa.

Eraikinaren beheko oinean zeuden bulegoak, eta lehen solairuan meategiko guarda bizi zen. Oinplano karratuko hiru solairuko etxea da, eta manposteriazkoak dira hormak eta zarpeatuta daude, sarbideen eta baoen ertzak izan ezik, adreiluzkoak baitira, eta estalkia isuri bikoa da. Ondo argituta dago eraikina, leiho dintelduetatik ausarki sartzen baita argia. Sarbide guztiak beheko oinaren inguruan daude.

Lau garaiera zituen eraikin batean, H irudiko planta batean, bi etxebizitza simetriko zeuden: egoitza bat izen zerrenden arduradunarentzat eta beste bat meategiaren arduradunarentzat. Hormak manposteriazkoak dira, zarpeatuta daude eta estalkia isuri bikoa da. Sarbide eta leiho guztiek ateburua edo leihoburua daukate.

Biltegia oinplano angeluzuzeneko pabiloi bat da eta bertan gordetzen ziren garbitegiko lanak egiteko beharrezko ziren lanabesak. Horma euskarriak manposteriazkoak dira, denak zarpeatuta, eta estalkia isuri bikoa. Aurreko eta atzeko fatxadetako hormak estalkiaren gainetik nabarmentzen dira. Aurreko fatxadan sarbide bat dago arku beheratuarekin eta erdiratuarekin, eta alboetan leiho bana arku beheratuarekin eta erdiratuarekin. Aurreko fatxadako hastialean idi begi handi bat ikusten da.

Garbitegiaren atzean zegoen masaontzia, eta horren eginkizuna zen txirrikaz garraiatzen eta garbitegiko tromeletaraino eramaten zen materiala biltzea; tamaina handiko eraikina da masaontzia, murru oso altuekin eta hormak ezpondan dituela eginak, den-dena manposteriazkoa. Manposteriazko bi oinarri handi dira bertan, adreilu agerian eginiko zirkuluerdiko arku bat dutela barruan, eta Zugaztietatik heldu zen aireko tranbiaren geltokiari eustea zen horien egitekoa.

Hor paisaiaren barruan geratu diren hondakinez gainera, garraio sarean bi sistema garrantzitsu erabili zituen Orconera konpainiak, eta horien hondakinak oraindik ere han-hemenka nabari dira: Orconera konpainiaren mea trenbidea da bata, eta meategia Campomarreko garbitegiarekin lotzen zuen aireko tranbia bestea.

Orconera konpainiaren bost kargalekuak palafitikoak ziren, hau da, buloinez eta metalezko kartelez sortatan lotutako habe eta pilare zur kreosotatuarekin eraikita zeuden, harlanduzko arku ostikoetan eta Itsasadarraren hondoan ainguratuta. Bi solairu zituzten: lehenbizikoak zur kaxkarreko plataforma bat zeukan, ontziak kargalekuari lotzeko, eta bigarrenak zurezko oholtza zeinak eusten zien bi errail multzori; errail horietatik joaten ziren bagoiak ontziaren sotoan karga zuzenean hustera. Kargalekuaren ostikoa harlanduz egina da eta plataformaren garaiera bera du. Kargalekuaren aurrean zurezko habe dorretxoa dago; hortxe, ontziko sotoan zegoen bagoiak goititzeko eta iraultzeko erabiltzen zuten txirrika eta engranajeen mekanismoa.

Burdinbidea konpontzeko erabiltzen zituzten garai bateko lantegi zaharrak Lutxana auzoan daude -Euskadiko Teknikaren Museoa izateko erabat gaituta gaur egun-, baita Orconerako ingeniarientzat eraikitako bost etxe ere beren administrazio bulego, kiroldegi, zinema eta guzti... denak desagertu badira ere. Barakaldoko Minas Institutuan erakusten den Espinal izeneko lurrun tren makina ere Orconera konpainiarena zen. Trenaren kutxa Barakaldo udalbarrutiko Retuerto eta Kareaga auzoetan gaindi eta Trapagarango Ugarte, Durañona eta Zaballa auzoetan gaindi pasatzen da.

Datu historikoak:

"Ibarra Hermanos y Cª"-ren eta "Orconera Iron Ore Company Limited" elkartearen artean Bilbon zertu zen hitzarmenaren bidez, 1873an "Orconera Iron Ore" konpainiari meategiak alokairuan eman zitzaizkion, handik aurrera berak ustia zitzan. Baldintza batzuk bete behar zituen alabaina, esate baterako, ustiatzen zituen meategien jabe ez zen inoiz erabat betiko izango, gobernuari hainbesteko bat ordainduko zion, alokairua diru ingelesarekin pagatuko zuen, etab. XX mendeko lehen hamarraldian, Orconerak Campomarreko lur sailak eskuratu zituen bertan garbitegia instalatzeko asmotan. Horretarako aireko tranbia bat jarri zuten abian, Matamoros eremutik ekartzen zen lurra kopuru handitan garbitegian deskargatzeko. Bere teknika bikainagatik eta egitura handiagatik tranbiari kontinenteko garrantzizkoena iritzi zion askok. Ura garbitegira itsasotik goititzen zen, eta 1945a arte funtzionatu zuen mekanismoak.

Ekoizpen prozesua

Lur sail honetan burdina, limonita, oligisto, manga eta hareharri mota askotarikoak dira. Elkarren artean komunikatzeko barne sistema bigarren mailako trenbideez antolaturik zegoen; trenbide horiek burdinbide nagusiari zegokionez maila desberdinetan lekukotzen ziren, eta ustiatze terrazetatik bigarren mailako horietara hainbat plano makurtutatik jasotzen zen mea.

Geltokian zegoen garbitegia eta hamabi labez hornitutako bateria, eta horietan garbitzen eta kiskaltzen zen trenbidetik eta plano makurtuetatik bertaraino eramandako karbonatoa.

Carmen VII meategitik Bleichert etxeak egindako aire tranbia bat atera ohi zen, bide bikoitza osatzen zuena. Mea kargatzeko geltokian instalatuta zeuden bi motor elektriko erabiltzen ziren trakzio kableei tiratzeko.

Mea kontzesioetan ustiatutako mea Lutxanan Orconerak zeukan kargalekutik ateratzen zen, eta trenbidez garraiatzen zen Barakaldoko mendi maldetatik barrena Granadako sakanaraino.

Burdinbide horrek, gainera, trenbide osagarriak zituen leku desberdinetan, linea nagusitik gorago, eta batetik eta bestetik mearen ahoraino iristen ziren.